Antzuola (Gipuzkoa)

Indar-etxearen kargu

Indar-etxearen kargu <p>Irastortza baserria ez zen handia. Lau-bost behi zituzten. Ardirik ez zuten. Indar-etxea zuten aitak-eta, eta Arranderiri eta beste baserri batzuei argia ematen zieten. Umetatik ezagutu ditu argia, ura ere bai. Etxe ondoko posaderak 18 metroko sakonera du. Neguan, ganaduari ura emateko handik ateratzen zuen aitak, depositukoa kristalduta egoten zelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Irastortza baserria ez zen handia. Lau-bost behi zituzten. Ardirik ez zuten. Indar-etxea zuten aitak-eta, eta Arranderiri eta beste baserri batzuei argia ematen zieten. Umetatik ezagutu ditu argia, ura ere bai. Etxe ondoko posaderak 18 metroko sakonera du. Neguan, ganaduari ura emateko handik ateratzen zuen aitak, depositukoa kristalduta egoten zelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Irausta (Irastortza) basarri horretan, zu jaixo ziñen baserri horretan ganaua-ta asko zeukatzuen edo?
-Bueno ez, ganau asko ez giñuan eukitzen. Guk lau-bost behi. Idiik be ez zan egoten. Ez zan basarri haundixa. Ez da /ezta/ basarri haundixa. Hementxe dao, bertan dao. Ez zan basarri haundixa. Lau behi, bost epoka batzutan eta beren txahalak. Ez zan basarri haundixa.
-Artalderik?
-Ez. Ardirik be ez, ez. Gure aittak-eta zeukena zan hola ogibide bezela indarretxe bat zeuken, jeneradore batekin, eta hemen basarrittara, basarri askotara; Arrandeira (badakik nun daon Arrandei?). Bueno, basarri askotara argixa emoten eben, eta kalera be bai. Alunbrau publikua be horren zentraletik eta. Klaro, dirubideetxo bat zan. Basarrixa txikixa zan baiña beste gauza batzutara aplikauta zeuan.
-Makinetxia edo?
-Bai, baiña eurena zan zentrala. Bai, bai, zentrala eurena zan. Oinddio han dago zentrala, jausteke dao. Eta han zeuan jeneradore bat, eta bueno, garai hartarako argixa behintzet, argixa.
-Zuk orduan umetatik ezautu dozu argixa etxian?
-Bai.
-Eta fregaderan ura?
-Ur berua bai. Ezautu dot nik.
-Sukaldian kanillan ura?
-Ura bai. Beti ezautu dot nik nere denporan uragure basarrixan korriente zeuan. Gero aparte zeuan etxian onduan pozadera bat, ondio han dao, 18 metro profundidadia, honduria dauka harek pozadera harek. Ibilitta nao haren honduan ni haura garbitzen. Bai, behin, behin, holaxe mutil gaztia nintzala.
-Lotuta?
-Bai, eskillara zerian sartuta. Puxkat konuan dao, eta behera estutxuao, behera estuxuao, behian justu-justuan buelta itteko mutikuak, mutil gaztiak, ibilitta nao garbitzen. Baiña ur ona, e. Bai, bai, pozaderako ura, ura oso ona. Eta neguan ganauei emuteko be, ura hotza emoteke itturrikua, gure aittak handik etaratzen eban ura ganauei emoteko. Bai, eta ondo eraten zeban ganauak haura. Itturrikua baiño naixao haura.
-Itturrikua deposittotik etorriko zan?
-Bai ba. Deposittotik.
-Teillatuko...
-Ez, teillatukua ez, bestela manantial batetik ekarritta geunkan baiña bide askuan tubuan etorritta ta ura hotzaua egoten zan, hotza. Kristalduta, etxe aurrian ganauak ura erateko askia euan baiña haura askotan kristaldua egoten zan eta han baiño nahixao izeten eben handik etaratako ura erateko. Ganauak antz emoten otsen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia