Antzuola (Gipuzkoa)

Errota motak

Errota motak <p>Errota guztiak zeuden itxita gerraostean. Bi gremio zeuden: "maquilleros" eta "harineros". Urtean zenbat kilo eta zeinentzat ehotzen zen kontrolatu behar zen. Makileroentzat inspekzio gutxiago zegoen. Errejimenaren aldekoak izango ziren makileroak. Errota noiz arte egon zen martxan. Garia, artoa eta pentsua ehotzen ziren. Garia ereiteari 1975 inguruan utzi zitzaion. Korosotik etortzen ziren ehotzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errota guztiak zeuden itxita gerraostean. Bi gremio zeuden: "maquilleros" eta "harineros". Urtean zenbat kilo eta zeinentzat ehotzen zen kontrolatu behar zen. Makileroentzat inspekzio gutxiago zegoen. Errejimenaren aldekoak izango ziren makileroak. Errota noiz arte egon zen martxan. Garia, artoa eta pentsua ehotzen ziren. Garia ereiteari 1975 inguruan utzi zitzaion. Korosotik etortzen ziren ehotzera.

Transkripzioa

-Erotaren bat egongo zan eregita, ezta?
-Ez. Errota danak itxitta. Dan-danak. Baina orduan bazeren, bi gremixo zeren, lehengora junda puxkat: "maquilleros" y "molineros". Errotak bi zeretan [diferentziatzen] ziren. Eta gero errotak orduan zeuken obligaziño bat urtian zenbat kilo ixotzen zan, zeiñendako ixotzen zan eta bueno. Ez zan eruaten, guk ez giñuan eruaten "así a rajatabla", baiña...
-Hori errotak legala zienian?
-Bai. Hori gero, errotak legalizau zienian hala zertzen zan, bialtzen zan holako...
-Rejistro bat edo?
-Bai, pista bat. Baiña beti horrek reparu bat emoten dotsu. Joño, aber... Baiña holaxe itten zan hori. "Fulano de tal, tantos kilos de harina el día tal tal". Eruaten zeben kontrol bat.
-Eta zein zan diferentzia makilleruak eta molineruen artekua?
-Ba horixe... Hainbeste aldiz zertu dot baiña hori zan udaletxiak ipinittako... Hor zeren pues, uno era..., honek makilleruak eta "había menos inspecciones que los harineros, había menos inspecciones de la guardia civil, zerak, makilleruak baino. Makilleruak más maquillaos que los harineros".
-Makilleruak eta harineruak?
-Bai, harineros y maquilleros. Errotan klasifikaziñua zeuan. Eta inspeziñuei-ta buruz eta, makilleruak zien más maquillaos. Ez dakitt nola ipinittako izena zan, ezin neike esan gaiñera seguru ze bariaziño zeuan, baiña hortik zoiatzen gauzak.
-Orduan pentsaittekua da batzuk izango ziela gobernuan aldekuak eta bestiak...
-Exakto! Puxkat regimenan adiktuak zienak eta, hori ikusten zan, hemen Antzuelan ikusten zan hori. Bai, bai, ikusten zan. Gu oso kastigauak izan giñan hortan, asunto hortan. Oso. Alde guztietatik.
-Zuk errota hori, hiru koiñatuen arteko errota hori zuk beti ezautu dozu martxan?
-Bai, bai, beti, bai. Gero hemen. Bueno, azken urtetan, ni honaa etorri ezkero, milla ta beratzirehun eta hirurogeira ezkero, han ez zan lanik eingo beste errotan, gure gurasuen-eta errotan. Klaro, han be semiak eta hazi zien eta kanpuan lanien eta astirik ez eta. Ba horrek gauza guztiak jun dien bezela haura jun zan galtzen, eta hemen ba nik lehenengo urtetan ba, klaro, garixa bastante ixotzen neban eta artua be bai. Artua sobre todo. Eta pentsua-ta danak ixotzen zien orduan. Ogibide bat zan.
-Eta garixa eta artua, bertakua?
-Bai.
-Noiz geratu zan hemen garixa eraittia?
-Hemen garixa eraittiai hemen itxi jakon ba milla ta beratzirehun ta hirurogeta hamar-hamabost... Hor. Poliki-poliki jun zan. Hemen kale inguruan lehenao, zeatik hemen oin etxiak einda daren lekutan lehen danak souak zien eta garixa hartzen zan. Hemen kale ingurutan. Basarri goikuak eta, Korosotik hona etortzen zien ixotzera, e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia