Elgoibar (Gipuzkoa)

Mutikoak soldaduen arrantxotik jaten

Mutikoak soldaduen arrantxotik jaten Frontea Elgoibarren zegoenean, mutikoek soldaduen arrantxora gerturatu eta zerbait jan ahal izaten zuten. 1941. urteko gosete gogorra gogoan du Ferminek. Baserrietara joaten ziren jateko bila, baina garestiegia omen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-045-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Frontea Elgoibarren zegoenean, mutikoek soldaduen arrantxora gerturatu eta zerbait jan ahal izaten zuten. 1941. urteko gosete gogorra gogoan du Ferminek. Baserrietara joaten ziren jateko bila, baina garestiegia omen zen.

Transkripzioa

-Eta gero zure amak gerra denporan be lana egin eben?
-Bai, honbre.
-Kriada. Gero reketiok-eta fan zienian bizimodua normalera bueltau zan aguro edo miserixa haundixa euen edo?
-Igerri ere ez guk. Joan zienian ba adios, joan ziela.
-Jatekuak eta...
-Jatekuak eta karu ta gitxi ta dana zeuan; gosia galanta pasau genduan.
-Razionamentua noiz hasi zan?
-Auskalo, nik ez dakit. Guk beti orduan sasoi baten. Porke eurak egon zianian, reketiak-eta hemen egon zianian, rantxora ta joaten giñan gu. "A donde daban".
-Joango zien umiak rantxora, ezta?
-Klaro ba, geu, gaztiak. Ostian? Bizimodu gogorra izan da hamengua.
-Eta zure amak jaten-eta etxian emoten otsuen edo?
-Erosi in bihar. Errekauak in eta.
-Baiña dendetan-eta ez zan egongo gauza askorik garai hartan.
-Ze egongo zan, ezta urrik emanik ere. Kuarentayunuan eta orduan gose galanta pasau zan hemen, e! Joe!
-Esan dostenez basarritarrak sikiera etxerako eukitzen eben. Zuek faten ziñen basarrittara jan eske edo lanera edo?
-Lan eske. Lan eske ez, jateko eske. Baiña karu eskatzen zeben eta. Ezin erosi.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia