Fermin Ruiz de Gauna Ibañez de Garayo
Elgoibar (Gipuzkoa) (1923-2010)
Biografia
Elgoibarren jaio zen. Aita Barrundiako Audikana kontzejukoa, eta ama Aguraingoa zituen. Bost anai-arrebatatik zaharrena zen Fermin. Zortzi urte zituela galdu zuen aita, eta bere bi anai-arrebarekin Elgoibarko babes-etxean hartu zuten. Hamahiru urterekin Ciaran makina-erreminta lantegian hasi zen lanean. Hamaika urte Ciaran-en eginda, Sigmara joan eta bertan jardun zuen jubilatu arte. Pilota eta futbol zalea zen; Elgoibar futbol taldeko atezaina izan zen, baina pilotari profesional bihurtu zenean utzi behar izan zion futbolari. Barakaldon 1944. urtean debuta egin eta hemeretzi urtez jokatu zuen profesional mailan, lantegiko lana alde batera utzi gabe. Elgoibarko Anjelita Alzibarrekin ezkondu zen eta bi seme izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-045 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute