Elgoibar (Gipuzkoa)

Bonbardaketatik babes bila

Bonbardaketatik babes bila Elgoibar bonbardatzen zutenean, ahal zen lekura ahal zen azkarren joaten ziren babes bila. Elizan gordetzen ziren askotan. Abioiek bonbardatzen zuten herria, baina Muneta menditik ere botatzen zituzten kanoikadak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-045-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Elgoibar bonbardatzen zutenean, ahal zen lekura ahal zen azkarren joaten ziren babes bila. Elizan gordetzen ziren askotan. Abioiek bonbardatzen zuten herria, baina Muneta menditik ere botatzen zituzten kanoikadak.

Transkripzioa

-Eta hemen goguan daukotzu bonbardaketak-eta egon zienian?
-Bai.
-Zuen etxe inguruan jausi zan baten bat edo?
-Ez, etxian ez. [...]. Baiña bonbardeua bai; refujixora saltaka ahal dan modura.
-Nora joaten ziñen?
-Saltaka.
-Baiña nora?
-Refujion batera.
-Lurpera edo?
-Ba karreterapera. Parrokixara ere bai kanpantorrera. Ahal zan lekura.
-Kanpantorriak errespetau eitten zittuen, elizak eta?
-Bai. Hamen bai behintzat.
-Eta nundik etortzen zien bonbok?
-Bonbardeua? Abioiak etortzen zian.
-Baiña kaiñoiak egongo zian, ezta?
-Kaiñoiak hamendikan, Munetatikan, Muskurutxu. Hortikan botatzen zittuen.
-Intxortatik be esaten dabe Eibarrera eta botatzen zittuela.
-Bai. Eibartikan ere botatzen zittuen hona.
-Arrate gaiñian zer zeozen, gorrixak edo?
-Gorrixak eta berdiak? Reketiak-eta zeuden han.
-Arraten?
-Bai.
-Eta haik handik Eibarrera eta eibartarrak honutz. Eta zuek erdi-erdixan.
-Gu bai. Kalkulatzen genduan noiz hasten zian eta hasten zianian trote.
-Refujixora?
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia