Elgoibar (Gipuzkoa)

Pilotaria eta futbol atezaina

Pilotaria eta futbol atezaina Umetan hasi zen pilotan jolasten. 21 urterekin profesional mailan jokatzen hasi zen. Umetan, pareta bat eta pilota nahikoa ziren pilotan jolasteko. Hiru "perro" eta erdiko (txakur handia, pezeta baten hamar zentimo) pilotak erosten omen zituzten orduan. Elgoibarko futbol taldeko atezaina izandakoa ere bada Fermin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan hasi zen pilotan jolasten. 21 urterekin profesional mailan jokatzen hasi zen. Umetan, pareta bat eta pilota nahikoa ziren pilotan jolasteko. Hiru "perro" eta erdiko (txakur handia, pezeta baten hamar zentimo) pilotak erosten omen zituzten orduan. Elgoibarko futbol taldeko atezaina izandakoa ere bada Fermin.

Transkripzioa

-Tartian pelotan esaten dozu?
-Pelotarixa nitzan.
-Noiz hasi ziñan pelotan? Mutikotan hasiko ziñan, ezta?
-Hogeta bat urte neukanian. Profesional.
-Profesional, baiña pelotan jolasian umetan.
-Jesus, baitta lotan ere bai.
-Eta nun ikasi zenduan zuk, pelotalekuan edo kalian?
-Kalian! Ahal dan lekuan. Pareta euki ezkero eta pelotia, segi.
-Pelotia zelakua ebalten zebein mutikotan, gomazkuak edo zelakuak?
-Narruzkuak.
-Mutikotan be bai?
-Lanazkua be igual. Baiña narruzkuak merkiak, e. Hiru perro ta erdiko pelotak esaten giñuan orduan. "De a 35 céntimos".
-Hiru pero?
-Hiru perro, txakur haundixak. Lanazkuakin igual itten gendun guk pelotan. Kartoiakin ere bai, borobildu ezkero...
-Sake eitten baeben...
-Segi.
-Kuadrillan jokatzen zebein pelotan?
-Keba. Kuadrillan ere bai baiña frontoia, pareta nun zeuan hantxe. Afizio demasa.
-Asko izango ziñen sasoi hartan pelotan. Futbolian ez zan eitten?
-Baitta. Fubolian einda [daukat] nik.
-Baiña profesionala ez.
-Elgoibarren, Elgoibar. Elgoibar Club.
-Elgoibarko ekipuan? Orduan deportista...
-Atleta.
-Atletia izan za orduan, e.
-Ez. Portero eitten naban.
-Oseake Elgoibarko herriko ekipuan portero eta aparte pelotari.
-Bai. Bueno, orduantxe laga nion futbolari. Pelotan hasi nintzanian...
-Fubola akabo. Bixak batera eittia zaila, ezta?
-Klaro, ezin leiken gauzia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia