Elgoibar (Gipuzkoa)

Euskara kalean ikasi zuen

Euskara kalean ikasi zuen Gurasoak erdaldunak ziren, eta Ferminek euskara kalean ikasi zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gurasoak erdaldunak ziren, eta Ferminek euskara kalean ikasi zuen.

Transkripzioa

-Zure aitta-amak euskaldunak zien?
-Ez dizut ba esaten? Salbatierrakua aitta ta...
-Aittak eitten eben euskeraz?
-Ez.
-Eta amak?
-Ezta.
-Zuek nun ikasi dozue?
-Kalian.
-Kalian, e?
-Ta erderaz baiño lehenao.
-Bai? Orduan euskeraz eitten zan beti, ezta?
-Guk bai behintzat.
-Zuk jaixo ta segidan ikasiko zeben euskeraz baiña etxetik kanpo.
-Klaro, amak-eta ez zekixen eta. Nik bixetara eitten neban gero, erderaz eta euskeraz.
-Orduan hemen erdeldun gutxi egongo zan.
-Erdeldun gutxi? Erdeldunak ointxe geanak edo gehixao igual. Elgoibarkuak.
-Baiña artian be kalian eta mutikuak-eta danak euskeraz.
-Euskeraz asko, bai.
-Zuek anai-arrebok danok ikasi ziñuen euskeraz?
-Danak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia