Ordizia (Gipuzkoa)

Mojetan debekatua euskaraz hitz egitea

Mojetan debekatua euskaraz hitz egitea Eskola nazionaletan amaitu zuenean aitaren bidez Caf lantegian hasi zen lanean. Mojetan ikasi zuenean mojak erdaldunak ziren, debekatua zuten euskaraz egitea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola nazionaletan amaitu zuenean aitaren bidez Caf lantegian hasi zen lanean. Mojetan ikasi zuenean mojak erdaldunak ziren, debekatua zuten euskaraz egitea.

Transkripzioa

-Hori bukatu nunen ba [...] eskolea, ba bueno, nere aittek CAFen lana eitten zun eta ordun ba eskola izaten zan bidea esan dezagun ba zuzenena CAFen sartzeko gazte batzuk. Eta bueno, sartu nitzen han CAFen eta han egon nitzen beste bi urten.
-Esan dezu eskolan monjetan ibili zinela. Monjak zer ziren, hemengoak?
-Bai, hemengok, Madres de la Caridad. Bai.
-Ez ziren kanpotarrak?
-Ez, ez, hemengok.
-Erdaldunak izango ziren.
-Danak erdeldunak. Bueno, bazeren euskaldunak baiña dana erdera ematen ziguen. Ordun etzan hitz bait eitten euskeraz. Batipat esango dizut bat [gale einda?] zeon, etzan kalen hitzik eitteik, eitten genuna etxen, nik nola gurasok euskaldunak nittun. Eta [...] gero lagun arten kuadrillan bagiñuzten bat, bi erdaldunek. Gaiñetiko danak hemengok giñen, hemen jaiotakok eta euskaldunek. Guk euskeraz eiten genun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia