Ordizia (Gipuzkoa)

Ordizian jaioa 1933an

Ordizian jaioa 1933an <p>Ordizian jaio zen 1933an. Ama Ordiziakoa eta aita Ataungoa zituen, eta sei senideko familia zuen. Eskolan mojetan ibili zen jaunartzea egin arte eta ondoren eskola nazionaletan ibili zen 12 urtera arte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-037-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ordizian jaio zen 1933an. Ama Ordiziakoa eta aita Ataungoa zituen, eta sei senideko familia zuen. Eskolan mojetan ibili zen jaunartzea egin arte eta ondoren eskola nazionaletan ibili zen 12 urtera arte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hasteko izena eta abizena.
-Ni Patxi Maiza Urrestarazu.
-Eta noiz jaio zinen?
-Mila ta beratzirehun ta hogeta hamahiruko maiatzek hogeita baten.
-Hemen Ordizin?
-Bai.
-Kale etxean?
-Kalen, kalen. Aitte nik Ataungoa non, baserrikoa baiño ama Ordizikoa. Gero ba aitten aldetik danak Ataungoak nittun eta aman aldetik non aittona Ataungoa eta amona Gaintzekoa.
-Zenbat anai-arreba?
-Gu? Sei.
-Eta eskolara nora joan zinen?
-Eskolaa?
-Bai.
-Ba, bueno ni hasera baten hemen zeren monjak ume txikik eta jasotzen zittuenak, bueno, hartzen zittuenak, eta ni ibilli nitzen ba monjatan. Eta ni monjatan ibilli nitzen ba komunioa eiñ arte. Garai hartan eitten zien bi komunio, bat txikie ta bestea haundie, eta nik uste det ein nola zazpi urtekin komunio txikie. Eta hura ia bukau [...] zanen gero zeren ba “Escuelas Nacionales” esaten ziona ordun garai hartan, nola dana erderaz eta zea zan ba gero handik pasau nitzen eskuela nazionaletaa.
-Hori ere Ordizin?
-Ordizin. Eta gero bi azkeneko urtek, hori hamabi urte arte.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia