Astigarraga (Gipuzkoa)

Erdara nesken bitartez ikasi zuten

Erdara nesken bitartez ikasi zuten <p>Txikitan maistra eduki zuten; baina gerora, mutilak bakarrik jarri zituztenean, maisua izan zuten. Erdaraz ikasten zuten, nahiz eta erdaraz hasieran hitzik jakin ez. Mutilek nesken bitartez ikasi zuten erdaraz egiten.</p>
Tamaina:

Txikitan maistra eduki zuten; baina gerora, mutilak bakarrik jarri zituztenean, maisua izan zuten. Erdaraz ikasten zuten, nahiz eta erdaraz hasieran hitzik jakin ez. Mutilek nesken bitartez ikasi zuten erdaraz egiten.


Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
Data: 2011(e)ko martxoaren 04a
Iraupena: 0:01:44
Erref: ATG-030/039
Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Euskara » Euskararen egoera

Transkripzioa

- Zuek zer zenuten maistra ala maixua?
- Nik txikitan maistra. Alkarrekin neska-mutillak ibiltzen giñanian maistra gendun. Donostitik etortzen zan, doña Pura, akordatzen naiz. Eta gero, geo beste haundita sartzian, gora jutian neskak o mutillak bakarrik eta neskak bakarrik, ordun maixua gendun.
- Nola zun izena?
- Don Saturnino Irisarri. Irisarri. Goizutako o Leitzakua uste det zala, bai, gaizki ez banao.
- Baiña garai hartan euskeraz ez zenuten ingo.
- Ez, harek ez zakin euskeraz, guk bai, guk erdera ez genun itten, eske ez genakigun ta, ez genakigun.
- Eta eskolan euskeraz hitz egin ezkero.
- Ez genun [...] izan, nik dakidala, hoi askotan entzun det zenbait tokitan izandu zituztela eragozpenak eta zea, baiño guk euskeraz hitz eitteko ez gendun problemik izan behin'e. Guk erderaz ikasi genun neskan bitartez. Gu baiño leno hasi zian neskak juten Hernania dantzara ta, Hernanin erderaz asko itten zan ordun, Hernani ya herri industriala zan, eta herri industrialak beti erderaz lenago ikasi dute industri gabeko herrik baiño. Hoi Gipuzkoa guztin ta Bizkai guztin. Ba ordun neska gaztiak juten zian dantza, gu baiño azkarro juten zian, gu hola ibiltzen giñan, gu asto koskorrak. Eta haik Hernanin ikasten zuen erderaz eta guri erakustea. Guk neskan bitartez ikasi genun aurreneko erdera, ikasi genun, bai. Gu baiño azkarrok zian neskak, beti bezela.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia