Elgoibar (Gipuzkoa)

Mutikoak errekete batekin lo egin behar

Mutikoak errekete batekin lo egin behar Babes-etxeko leiho batetik ikusi zituen tropak Elgoibarren sartzen. Soldaduek elgoibartarren etxeetan egiten zuten lo. Ferminek errekete batekin egin behar izaten zuen lo derrigortuta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-045-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Babes-etxeko leiho batetik ikusi zituen tropak Elgoibarren sartzen. Soldaduek elgoibartarren etxeetan egiten zuten lo. Ferminek errekete batekin egin behar izaten zuen lo derrigortuta.

Transkripzioa

-Eta ze rekuerdo daukazu zuk gerrian hasierakua?
-Gose galanta pasau genduala.
-Gerra ostian, ezta?
-Gerra ostian.
-Eta gerra denporan? Hemen tropak etorri zienian akordaitten za?
-Bai. Ospittalian [genden] gu, asilo. Bentanatikan begira tropak zela zatozen Elgoibarrera. "Tropas requetés".
-Denpora asko egon zien hamen, ezta?
-Zazpi bat hillabete. Ez dakit seguru. Zazpi bat hillabete edo, ez dakitt zenbat in zittuen.
-Ondo portau zien edo?
-Eee, danak txarri batzuk zien.
-Esan dostai bi edo hiru soldau etxe danetan partidu egin zittuela lo eitteko.
-A bai, gurian ere bai hori amakin. Ni amakin nenguala soldauak gaiñera derrior hartu bihar, e. Neri tokau jatan, ez dakit zeuden bi, bi edo bazeuden. Beste bat etorri ta derrigorrian hartu bihar. Ta norberakin ifini gaiñera, neurekin lotan reketia. Ez dakit zein zan baiña txarri galanta bai.
-Oseake mutikuakin soldaua.
-Bai.
-Ohe baten edo kuarto baten edo?
-Ohe baten eta kuarto baten. Eta beste ohian ba beste bat. Ez dakit zein, zeintzuk zianik ez dakigu ta. Baina horrek esan biharrik ez dao, horrek, e... Normala begittantzen jata neri zala orduan.
-Etxe danetan pasau zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia