Soldataren ordez, patata
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-027-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1941ean gose pasa zutela dio. Zaku-lantegian patata ematen zuten diruaren ordez, eta horri esker nahiko ondo egon omen ziren etxean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Nerea Arrizabalaga
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:00:45
- Erref: MUT-027/036
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Ta gerraostian goserik pasau zenduen?
- Gosia bai “el año cuarenta y uno”, “el año cuarenta y uno”. Patatia ematen zixuen fabrikan diru partez, zaku fabrikan. Eta handikan bastante ondo eon giñan, patatia jaten, eta patatia amaitzeko´re penatan. Bai.
- Patatia ta gehixo zer orduan?
- Diru partez, jornal partez, patatia. Beti ez zeuen emango, baiña ni akordatzen nai hori jaten gendula behintzat, patatia zaku fabrikak emandakua. Diruik ez.
Egilea(k): Haizea Osa Flores






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!