Mutriku (Gipuzkoa)

Aeroplanoak eta babeslekua

Aeroplanoak eta babeslekua <p>Gerra garaiko oroitzapenak. Aeroplano bat pasatzen zenean non babesten ziren aipatzen du. Bonba txikiak botatzen omen zituzten, "lehertzen ez zirenak". Errazionamendua, ilarak... aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-027-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaiko oroitzapenak. Aeroplano bat pasatzen zenean non babesten ziren aipatzen du. Bonba txikiak botatzen omen zituzten, "lehertzen ez zirenak". Errazionamendua, ilarak... aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Haura, airoplano bat pasatzen zanian, gure refujixua zan kondianeko entria.
- A bai, e? Ta zer dala-ta edo?
- Bonbia botatzen zoan ta.
- Baiña kondian bea entria zer e harrizkua...?
- Harrizkua zan ta. Harrizkua da ta haraxen. Bestela ez zauan hamen haura. “Y así es la vida”.
- Ta sirenaren bat-edo jotezan ala?
- Bai, sirenia uste det joten zeuela, ez dakit /eztakitx/ seguru, e. Eztixuela esan andra honek gizurra esan doanikan.
- Zeoze izango zan. Orduan, bonbak-eta bota zittuen hemen be bai Mutrikun?
- Bai, baiña haura, esplotatzen ez zianak, bonba txikixak, baiña guk sustua beti. Ez dakit zan hamabixak laurden gutxio pasatzen zana eo beti. Ta gu refugiora juten giñan kondien entra. Hantxe kale Konden zela bizi giñan. Oain bezela bizi? Oaingo gaztiak bezela? Gu zeozer, eta gure gurasuak…
- Okerro.
- Gu zeozer ta gure gurasuak-eta ia zela bizi izan zian. Gero zauan razionamentuan gauzak.
- Ta ze juten ziñaten panadeira edo ta...?
- Denda. Ni akordatzen nai denda, eo ez dakit noa juten giñan, behintzat kolan eoten giñan.
- Ta ze ematen zeuen razionametu hortan? Ogixa?
- Ez dakit /eztakitx/. Haragixan razionamentuan ere eon izan gea ta.

Egilea(k): Haizea Osa Flores

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia