Hendaia (Lapurdi)

Alemanek herritarren zaldiak eraman zituztenekoa

Alemanek herritarren zaldiak eraman zituztenekoa <p>Alemanak Hendaiatik joan zirenean, herritarren zaldiak eraman zituzten. Extefanaren auzoko batek abisatu zien nola ari ziren alemanak zaldiak biltzen, eta, etxeko behorra ezkutatzeko, eta hala salbatu zuten haiena. Beste hendaiar askok, ordea, egunak egin zituzten alemanen atzetik, haiek zaldiak non utziko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alemanak Hendaiatik joan zirenean, herritarren zaldiak eraman zituzten. Extefanaren auzoko batek abisatu zien nola ari ziren alemanak zaldiak biltzen, eta, etxeko behorra ezkutatzeko, eta hala salbatu zuten haiena. Beste hendaiar askok, ordea, egunak egin zituzten alemanen atzetik, haiek zaldiak non utziko.

Transkripzioa

- Horra, holako... Ta gero partitu zielaik, partitu zielaik, hori... hori... zaldiyak eta bizikletak, asto, eskukarro... denak bildu ziuzten, e! Eta oroitzen naiz sekulan… bazkaltzen ari giñen, eguardi ta erdi, orenbata, ta gue sukaldeat sartzeko eskailerak bazien, harrizko eskailerak. Eta lasterka norbait! Ta “ui, nor da hor?” ta auzoko gizon bat, hor abadiako onduan bizi zena, ta hura ohartu zen alemanak partieran ziela, eta zaldi guziek biltzen ziuztela. Ta bazakin gue etxean’e bazela zaldia, behorra zen. Eta aitari erran zion: “Ganis, behorra etxian duzu?” ta “ba” eta “gordeazu lehenbailen gordeazu, hemendik oren erdi baten buruan beantegi izin da. Alemanak partieran die, denak biltzen dituzte! Eta... gordeazu, lehenbailen!”. Eta, bon, denak altxatu giñen. Aitak hartu zuen bere behorra bee umiakin, eta —beldur zen abadiako kasko hortaik bistatzen baita dena eta beldur zen aita ikusteko ta— xoko-xokoa pasatu zen, eta bi mendixken erdian xokuan sasi xoko batian sartu zuen bere behorra. Beti beldur zen umia eskapatzeko edo agertzeko. Ez, ongi pasa zen. Eta handik oren bat gabe pasa zian alemanak etxean, [zeatik] egun guztiz ikusten baigintuzten esniakin gaten, gero zaldi karruakin, eta dena. Eta ahizpa batek —hura bizi da oindion ahizpa hori, eta—, atrebituena hura zen naski eta “Zoazte denak siestara, nik gardiyatuko dut heldu baldin badie”. Eta ahizpa horrek, bon, alemanak etorri zien, “Et... Mad(e)moiselle... euh... cheval?”, "puis"... “Non, non. Parti... parti le cheval. Il est parti. Soldat allemand... il est venu et il l'a amené”, eta “Ah bon. Ja, gut, gut” ta bon, gan zien. Eta gero bazien behor ederrak e, laneko behorrak eta denak ereman zituztenak. Mais bazien laborariak zortzi egun pasatu zituzten bidian, been animali… nun abandonatuko zituzten beren animaliak! Eta bazien atxeman zituztenak, e!
- A bai?
- Ba, ba, ba, ba. Botenekoak, Pierrek, atxeman… izan zuen bere zera... zaldi ederra. Ba.
-Beitu. Denboran bizki inportanta zen behorra...
- Bakizu orduan zaldi bat egun guzitako bizian oai egozu... otua, otua... okerro naski. Orduan uai kredituak badie, orduan ez zen krediturik eta holako gauzik, e! Gerla denbora zen eta... xuhur zen, e! Eta jatekoa ere bai. Jatekoa guk ez dugu sofritu, mais karrikan sofritu dute e, jatekoa. Eta beraz, hola partitu zien alemanak, bizikletak ere bai.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia