Hendaia (Lapurdi)

Hendaiar neska gazte batek austriar soldadu bati desertatzen lagundu zion

Hendaiar neska gazte batek austriar soldadu bati desertatzen lagundu zion <p>Austriako eta Poloniako soldaduei antzematen omen zitzaien ez zirela alemaniarrak, aurpegiko tristuragatik. Haietako batek hegoaldera pasatzeko laguntza eskatu zion Extefanaren lagun bati. Hark arropak beltzez tintatu zizkion eta hegoaldera pasatzen lagundu zion. Neska hura salatu egin zuten, eta alemanek galdezkatua izan zen, baina ez zioten zigorrik ezarri.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Austriako eta Poloniako soldaduei antzematen omen zitzaien ez zirela alemaniarrak, aurpegiko tristuragatik. Haietako batek hegoaldera pasatzeko laguntza eskatu zion Extefanaren lagun bati. Hark arropak beltzez tintatu zizkion eta hegoaldera pasatzen lagundu zion. Neska hura salatu egin zuten, eta alemanek galdezkatua izan zen, baina ez zioten zigorrik ezarri.

Transkripzioa

Eta gero zenbat honako. Gero bazien hoeikin “autrichienoa”k eta… ezaun zien heiek´e, been tristuraatik ezaun zien, “autrichienoa”k eta polonesak. Eta hemen Maddi “Aspotxipikua” behizain ibiltzen zen hor golfo hoitan. Eta bazen bat, soldaru bat, gaten zitzaiona solas egiteat, eta erran zion “autrichienoa” zela, eta nahi zuela hegoaldera pasatu. Eta Haizabian egoten zen, Haizabiako etxe haundi bat hor, hori’re hartua zen alemanek. Eta, bon, Maddi, Maddi zuen izena nexka horrek, akzidentez hila da oai. Eta horrek erran zion “Bon, mais, nik ez dut arropik zuri emateko, ez dut arropik zuri emateko —nahi zuen bestitu bertzela—. Bon, aski nauzu ekartzia arropak, tintatuko zaizkizut beltzez”. Beltzez tintatu ziozkan eta arrimatu zion bee arropa, ta igorri zuen bertzalde, lagundu’re bai beharba. Ta, mais, norbaitek salatu zuen. Eta, Hendaian, Villa Marie den tokian zen komandant hura, eta horra deitu zuten. Bainan orduan maisoritatia hogeitabat urtetan zen! Hemezortzi zituen. Ez zituen arras hemezortzi urte, hamasei-hamazazpi... Eta ez zioten... galdezkatu zuten, ta harek... kopeta handiko neska zen! Eta ez, ez, harek ez zuela deusik... ez zakila fitsik! Eta, beraz, libro utzi zuten... ez zuen deusik izan.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia