Baserriko lanak; basoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-207-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Amaren baserria nolakoa zen. Lautada handia inguruan. Garia, artoa, arbia ereiten ziren. Abereak baserri guztietan; basoko lanak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko uztailaren 11a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: BER-207/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxearen egitura , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Ama, esan dozu, Arrue basarrikua. Basarrixa zelakua zan? Gogoratzen dozu?
- Bueno… Etxe bezela ala basarri bezela?
- Bueno, etxia. Sukaldia ta zelakuak zekazen? Ze zan, halako basarri zaharra?
- Bai, bai, zaharra, basarri zaharra, lehenauko erara puskat.
- Beheko sua ta…
- Bueno, beheko sua gero… nik ezautu nauenian ya ekonomika o zera eukiko zauen, bai.
- Eta ze zan…? Esan dozu dana inguruan soluak zekazela…
- Buelta danien soluek. Bai. Ta hola sail haundixek ez, baiñe behintzat leutadak zien ta leku ona.
- Orduan ze ereitten zan han inguru hartan?
- E?
- Ze ereitten zan? Garixa edo artua edo…?
- Orduen, garixe, artue ta gero negurako ganauendako jana arbixe.
- Alde horretatik ez zan asko aldatuko, ez? Inguru guzti honetan basarrixetan…
- Danak antzera, danak antzera. Gero, patata puskat etxerako ta gero beste baratza sail bat ta kitto.
- Ganaurik eta bazeken?
- Bai, bai. Bueno, ganauak… hemen behixek eta idixek normalien basarri danetan zeren.
- Idixak be bai?
- Bai, bai, bai. Basarririk ez dot uste egongo zanik idirik ez zeuenik. Ta gero, ba, basoko lanak eta garotan ta asko eitten zan lehen.
- Eta derrior idixen indarra bihar…
- Bai, bai, bai. Hola, lan arin samarrak zienien, baserriko lanak-eta arin samarrak zienien, behixekin be ibiltzen zan, baiña normalien idixek.
- Orduan, aman basarrixa haura. Familixia bertan bizi izandakua…?
- Bai, ba, Eroski in arte bertan bizi izan zien.
- Eta aurretik familixa guztia bertan…?
- Bai, bai, bai, bertan, bertakuek.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!