Mutriku (Gipuzkoa)

Gerrako oroitzapenak

Gerrako oroitzapenak <p>Gerra garaiko oroitzapenak. Etxeko eskaileretan egon omen ziren soldaduak. Soldaduak azpeitiarrak ziren, eta harreman ona zuten haiekin. Beheko bizilagunak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-027-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaiko oroitzapenak. Etxeko eskaileretan egon omen ziren soldaduak. Soldaduak azpeitiarrak ziren, eta harreman ona zuten haiekin. Beheko bizilagunak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra ondorengo... zeu akordatzen hemen, bestela, gerra garaixan soldauak edo?
- Bai, akordatzen nai soldauak gure etxian. Orduan zian azpeittiarrak, zela esaten zakuen harei? Eta bakian utzitzen zigun, porke harek eskiletan geatzen zian eta entria itxi eta gu bake-bakian barruan. Bestela etortzen zian soldauak eskiletan gora ta. Baiña gu... milizianuak ez zian baiña, ez dakit /eztakitx/ zela esaten zakuen. Azpeitxiarrak zian, gaiñea. Hantxen oso ondo eon zian geure eskiletan, ta gu bake-bakian.
- Zu neska koskorra izango ziñan.
- Koskorra, bai, neska koskorra. Behian... behian Maria Maiz-ta bizi zian. Ebaristo, hil zan /hiltzan/, barberua zan.
- Entzutzia ere jostuna zanai igual ba erropak josi erain, edo janarixa edo garbitzia erropia soldauai edo...
- Ez, guk ez gendun ein hori, e. Gurekin portatu zian ondo soldau harek. Akordatzen nai eskiletan, ni gaztia izango nitzan, eskiletan eoten ziala, ta guri [...] bestela etortzen zian ta haura, baina guri ez zigun molestatu izetako‘re ez. “Y así es”.

Egilea(k): Haizea Osa Flores

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia