Mutriku (Gipuzkoa)

Igandetan, zinera

Igandetan, zinera <p>Igande arratsaldetan zer egiten zuten. Ez ziren tabernetara sartzen. Zinera joaten ziren, eta handik irtendakoan etxera. Lagunak ibiltzera joaten ziren, baina Karidadek etxera joan behar izaten zuen. Izeba oso zorrotza zela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-027-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igande arratsaldetan zer egiten zuten. Ez ziren tabernetara sartzen. Zinera joaten ziren, eta handik irtendakoan etxera. Lagunak ibiltzera joaten ziren, baina Karidadek etxera joan behar izaten zuen. Izeba oso zorrotza zela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zela pasatzen zenuen atsaldia zeuek igandeko atsaldia?
- Atsaldia hantxen.
- Zinea jun.
- Bueltia ein Mutrikun. Orduan ez zan tabernata sartzen oain bezela, kafetxua hartzea eo haura, ez. Orduan gaztiak giñan ta... Ta gero zinea. Zinetikan ordua etxea juteko, e.
- Pasieria ein.
- Bai. Gure tia zaharra zan holakotxia.
- Orden y mando.
- Orden y mando. Nik esaten nion: "Ni ez nai /enai/ hobio, tia, harek bueltia eittea jun dia ta ni etxea seittuan. Ni ez nai /enai/ harek baiño hobio", baiña konfiantzia eurak, bakizu.
- Bai.
- Eta iluntzen zanian akordatzen nai esaten zoala beti, iluntzen hasi ta “Gaztiak, umiak batu, e”, umiak, ilobak gendukan, ba, nere aiztak sei ume euki zoan.

Egilea(k): Haizea Osa Flores

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia