Antzuola (Gipuzkoa)

Errotako tranpak

Errotako tranpak <p>14 urte arte eskolan ibili zen, gero gaueko eskolan, baina aitak errota zuen, eta han egin zuen lana mutikotatik. Intxaustiko errota. Guardia Zibilaren ihesi ibiltzen ziren; errotak prezintatzeko sistema. Tranpa egiten zuten, prezinto berria jarrita.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

14 urte arte eskolan ibili zen, gero gaueko eskolan, baina aitak errota zuen, eta han egin zuen lana mutikotatik. Intxaustiko errota. Guardia Zibilaren ihesi ibiltzen ziren; errotak prezintatzeko sistema. Tranpa egiten zuten, prezinto berria jarrita.

Transkripzioa

-Nere gaztetako, hor hamalau urtetik... hamahiru urte arte eskolan ibili giñan, gero gaueko eskolan eta puxkat. Gure aittak-eta zeuken errota bat. Hiru sozion artien hiru koiñatuen artien, eta han lana mutiko-mutikotatik, hamalau urte ezkero han lanian.
-Beste errota baten? Hemen ez?
-Ez, beste errota bat euan eta asko ikesi, errotia-eta pikatzen eta. Eta Guarda Zibillekin burrukan'e bai garai haretan. Bai. Orduan errotak prezintau eitten zittuen.
-Zein zan errota horren izena?
-Intxaustiko Errotia.
-Eta hori euken hiru koiñatuen artian?
-Bai. Euken, eta ni mutil gaztia hantxe aittakin eta anai zaharrauakin eta hantxe holaxe. Gero errotak prezintauta egoten zienian gauez, Guarda Zibillen igesi, eta gauaz lana ein eta gero goizian atzera errotia garbittu ta kurioso utzi-ta. Errotia prezintatzeko guardazibillak zeuken sistema bat, alanbre bat pasatzen eben harri bixen bittartetik, tartetik, eta punta bixak sartzen zittuen plomozko prezinto baten, plomozko danak izeten dien moduan, eta gero aliketa batzukin klak!, plomo haura estutzen zan, geratzen zan eurak prezintauta utzi balebe bezela. Baiña gure anai zaharrak tranpa bat bazeukan orduan. Klaro, tranpak billau bihar izeten da holako kasotan-eta. Eta zeukan lehengusu bat Eibarren instaladoria zana, Electricidad Arana, oindio martxan dao, ondio segitzen dau, hantxe dao Urkizuko Plazan. Eta harek kontadoriak prezintatzeko zeuzkan aliketa batzuk plomuan prezintua estutzekuak. Baiña problema bat eukitzen giñuan: harek zeuzkan aliketiak letrak zeuzken, eta zan Siemens Industria Eléctrica. S, M, tal-tal. Eta hemen guardazibillak ekartzen zittuen aliketiak errotako harrixak prezintatzeko ipintzen zeban Servicio Nacional de Trigo. SNT. Klaro, harek jotzen zebenien, guardazibillak argixak izan balira, baiña gure anaiak ipintzen otsen txapatxo bat letrak ez jotzeko, baiña prezintau harrixa igual-igual itten eban, eurak bezelatxe. Plomua sartu, ipiñi plomua, sartu punta bixak han ta klas!, estutu txapa bat ipinitta letrak ez jotzeko-ta. Hurrungo bihar zanian, hurrungo egunian edo hurrenguan berriz'e soltau... Gabaz, e, gabaz; soltau, ekinaldixa ein eta goizian eguna argittu baiño lehen edo Guarda Zibillak mobitzen hasi baiño lehen, atzera sartu alanbre punta bixak han, estutu aliketiekin eta etxera. Makiña bat halako einddakua naiz ni, hasi hamalau urtetik eta soldau jun artian, hor muga hortan danera ibiltzen giñan orduan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia