Antzuola (Gipuzkoa)

Eibarrera lanera

Eibarrera lanera <p>Irausta (Irastortza) baserrian jaio zen. Bost anai-arreba ziren. Ezkondu arte egon zen han, baina kanpoan lana eginda. Soldadu joan aurretik baserrian ibili zen lanean; arbolak botatzen ere bai, mendian. Soldadutzatik bueltan, Eibarren hasi zen tailer batean, JATAn; goizean, berriz, okin ikasketak egin zituen. Gero, errotara joan zen, 26 urterekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Irausta (Irastortza) baserrian jaio zen. Bost anai-arreba ziren. Ezkondu arte egon zen han, baina kanpoan lana eginda. Soldadu joan aurretik baserrian ibili zen lanean; arbolak botatzen ere bai, mendian. Soldadutzatik bueltan, Eibarren hasi zen tailer batean, JATAn; goizean, berriz, okin ikasketak egin zituen. Gero, errotara joan zen, 26 urterekin.

Transkripzioa

-Zeu Antzuolan jaixua za?
-Bai, bai. Irausta Basarrixan. Irausta basarrixan jaixua naiz ni. Eta giñan bost anai-arreba.
-Eta zenbat urte arte egon ziñan zu Iraustan?
-Iraustan egon nintzan ni ezkondu arte. Baiña kanpuan lana einda, kanpuan lana einda.
-Jan be etxetik kanpo?
-Soldauxkara jun artian basarrixan. Lana in eta, klaro, gurian anaiak ni baiño askoz zaharrauak zien. Zaharrena etxera ezkonduta zeon baiña hari laguntzen eta. Soldau jun artian basarrixan. Ba hementxe ba, batzutan mendixan be bai, lana einda nao, mendixan be ibiltzen giñan orduan arbolak botatzen eta holako lanetan. Gero soldau, soldau, zeatik etorri nintzanian hasi nintzan Eibarren tailler baten lanian. Eta handik laste hau panaderixia traspasuan zeuela, saltzeko zeuela ta.
-Panaderixia?
-Hau, oin bizi naizena. Hau. Antigua Errota da honen izena. Eta orduan taillerrian lana eiñaz gabian ibilli nintzan ogigiñan ikisten Eibarko panaderixa baten. Panaderia Urkizu. Egunez taillerrian eitten neban eta goizian goizao jaiki, hirurak lauretan eta eta handik goizeko zortzirak artian panadero eitten neban lana. Ikasten ibilli nintzan. Ikasten, ikasketak eitten, panadero.
-Eibarren ze tailler klasetan?
-JATA. Electrodomésticos Jacinto Alkorta. Oin Durangon dao hori, fabrika hori, eta hantxe ibili nintzan lanian ba tokatzen zan lekuan lanian. Eta gero ba ogigiñan hasi nintzanian ba hemen ogixa ta errotia ta asunto horrekin ba hemen.
-Zenbat urtekin etorri ziñan hemengo errotara?
-Hemengo errotara hogeta sei urtekin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia