Eskoriatza (Gipuzkoa)

Basora lanera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko bizimodua urte sasoiaren arabera. Basora lanera batzuk; etxean gelditzen zirenak, lapikoarekin basora. Harrizko plater bakarra guztien erdian ipini eta bertatik jaten zuten. Uraren inguruko kontuak.

Transkripzioa

- Ta oin sasoi hontan, lehen ez dot esan, oin sasoi hontan etxien geldiketan zan lapikuai kaso eitten. Lapikue, lapiko gorri bat. Ifintzen zan bi trongo suten ta babak egosten. Ta, ba, hemen etxe inguruen. Ta etxe inguruen geldiketan zanak eguerdixen eruten euen bazkaixa basora. Basuen [...zelan] gehixenien, ba, haintxe, basuen bazkaittarako. Bazkaixe, lanien gabitzen lekuen. Bai. Edo gaztaiña-batzen edo ira-ebaten gabitzen lekuen. Ta lapiko haundixe egoten zan sutonduen. Ta oin bakotxak bere platuek; orduen ez. Orduen plato... holako plato harrizko bat izeten zan, ta mahaixen erdi-erdixen ifini ta handik jaten geuen danok batera; ez oingo modun bakotxak bere platuetan. Holako harrizko zer bat izeten zan, ta hara bota babok ta hala jaten zien. Ta basora, ba, egosten dauen bertan lapikuen erun be. Gero platuoi atara. Han be holaxe basuen be.
- Han rapido ez zabillena...
- E?
- Rapido ez zabillena gosiek geratuko zan, ez?
- Ez dakit, ba. Hori zera izeten zan. Kustiñue: plato batetik jaten zan. [Esan gura dot], platoik-eta ezauketan, platoik-eta holan ezauketan. Urik be... Urik be ez euen. Oingo modoko... Oingo moduen ontzixek garbiketako urik be... urik be baeuen, ba? Ta ure be, ure erateko be, handixik eruten zan. Oin endreauta dao, baiñe han itturrixe edarra egoten zan han zerien, pagopien, gure pagopien. Ure, itturriko ure --ardaurik ez zan izeten orduen be--, itturriko ure, umiek, neskatilla-mutikuek etorten zien tanborra joiez. Handixik eruten euen eguerdixen zera... ure erateko bazkaixaz batera. Bai. Ta gero ifini zien. Oin ifinitta dauz tuberixan-ta urok beste modo baten ifinitta dauz, baiña...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia