Antzuola (Gipuzkoa)

Gurasoak, biak baserritarrak

Gurasoak, biak baserritarrak Ama Antzuolako Amilleta baserrikoa zen, aitaren gurasoak Bergarako Soledad baserritik etorriak. Umetan Antzuolako Irausta (Irastortza) baserrira joan ziren bizitzera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ama Antzuolako Amilleta baserrikoa zen, aitaren gurasoak Bergarako Soledad baserritik etorriak. Umetan Antzuolako Irausta (Irastortza) baserrira joan ziren bizitzera.

Transkripzioa

-Zure-aitta-amak nunguak dia?
-Nere ama zan Antzuelakua, Amilleta basarrikua, ta aitta Iraustakua zegatik Soledadetik gure aittan gurasuak etorri zien Irausta basarrira, gure jaiotetxera, eta izetez gure aitta Bergarakua ta jaiotzez hemengua. Gure aitta-aittajaunak zien Bergarakuak, Bergarako Soledadetik etorrittakuak Antzuelan Iraustara.
-Zure aitta Bergaran jaixua ala Antzuelan jaixua da?
-Bergaran jaixua. Ume... Bera ez zan akordatzen. Ume-umetan etorritta Antzuelan Irausta basarrira.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia