Antzuola (Gipuzkoa)

Ur falta arazo, errotan

Ur falta arazo, errotan <p>Ura izaten zen arazoa askotan errotan. Anega eta erdi ehotzeko. Udan arazoak izaten zituzten, ur faltagatik. Garia uztaila hasieran jotzen zen, eta zain egoten zen jendea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ura izaten zen arazoa askotan errotan. Anega eta erdi ehotzeko. Udan arazoak izaten zituzten, ur faltagatik. Garia uztaila hasieran jotzen zen, eta zain egoten zen jendea.

Transkripzioa

-Gero orduan ura izaten zan problemia askotan, uda partian eta, ur gutxi zeuanian ba hau beteta oin daon moduan zeuala, honek ixotzen zittuan anea ta erdi bat arto, anea bat pasautxo. Baiña, klaro, etortzen dana gutxiao bada ura ertetzen dabena turbiñan baiño, hustu eitten zan eta hau husten danian honek ez dauka presiñoik, honek ez dauka indarrik. Hori izaten zan, kalkulatzen hor.
-Udan ixoteko problemak.
-Problemak. Pasatzen da udan-udaran, klaro, hemen garixa jotia, trillatzian zain egoten zan jentia gari berrixakin iriña eitten hasteko, eta hemen garixa joten zan ba uztaillan lelengotan. Uztaillian izeten zan garijotia. Eta zain-zain garixa jotia errotara ekarri ta iriña ein eta.
-Bestela ur faltiagatik igual urun barik geratu?
-Bai, epoka hortan ur gutxi egoten zan eta aprobetxatzen zan zeuan ura a tope, aprobetxatzen zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia