Oiartzun (Gipuzkoa)

Kanpoan errieta, etxean errieta

Kanpoan errieta, etxean errieta <p>Arrazoia eduki edo ez eduki, haurrei errieta asko egiten zitzaien. Bai eskolan zigortuz gero eta baita adineko norbaitek errieta eginda ere. Gurasoekin ez zen orain bezala hitz egiten. Helduak hitz egiten ari baziren, haurrak bidali egiten zituzten ez entzuteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-028-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrazoia eduki edo ez eduki, haurrei errieta asko egiten zitzaien. Bai eskolan zigortuz gero eta baita adineko norbaitek errieta eginda ere. Gurasoekin ez zen orain bezala hitz egiten. Helduak hitz egiten ari baziren, haurrak bidali egiten zituzten ez entzuteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta san bazenun kastigatu in zizutela? Errita igual? 'O...

- Bai, ordun... Ordun... Arrazoiya baldin bagenun ta ez bagenun, eta zea gehiyokin, arrazoi gehiyokin beántzako eskolan kastitu zitela esatia netzako 're hala izango zen itxian. Gutxinin bintzat errita. Eta berdin pasatzen zen baita 're adiñeko personakin. Nahiz arrazoiyikan gabe zerbatte itten baziguten 'o saten baziguten, hura ahal baldin bazen hobe itxian 'o gurasuri ez esatia! Zertikan oso gutxitan arrazoiyari kaso ingo ziyoten, gehiyo ingo ziyoten zeiñek esan zun 'ta zeiñ zen persona hori. Bai.

- 'Ta aittu aittu´re gutxiyo, uan bezela ez.

- Ez, ez. Ez zen aitzen eta... Ez zen uan bezela hizketan aitzen gurasukin eta... Bueno, e... Esateko iñorrekin ez. Eta geo gaiña beste ohittura bat bazen, guen itxian behintzat, e... Beák ben artin ai baldin bazin e... Hizketan zerbattegatikan ni biali itten ziten beák zozten lekutikan!. Bai. Ez zen uan bezela hau gertatu da, 'o itxeko bateri hori gertatu zaiyo 'ro... Ez!. E... Ixilka pasatzen zen dena. Eta... Karo hoi netzako oso gorra zen! Zertikan igual izango zen gauz bat nik kompreinttu nittekena, 'o... Hura entetuta lasaiyuo eongo nitzana, miñon geo bialtzen zizuten eta ez zenekiyen zertik!. Ez zenekiyen. Eta geo enteatzen baldin baziñan, entetzen ziñan handikan demborata, 'o familiko batek esan zizulako zer gertatu zen, 'o bestela zu bittarti hartan e... Tortzen zizun hura 'o iziñ asmatuikan, "biño zer 'te zen ba nik iziñ aittu nun gauz hori" 'o... . Bai.

- 'Ta karo, 'ta horregatik galdetzen 'ta atrebittu ez.

- Ez, ez. Konfintzikan, konfintzikan ez, ez. Batez konfintzikan, 'ta... Hori e... Zembaitan pozikan esango, eta esanta lasaiyuo geldittuko nitzan ni neone 're 'ta... San ber niyon persona hura 're bai, miño... Bai, nik uste 'ut hortatikan gauz... Esan nahi nuke asko importik, importik ez zuten gauza askori e... Errezelo batekin gelditzen ziñan beti. Bai.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia