Zumarraga (Gipuzkoa)

Kalekoak baserrira lanera, jateko

Kalekoak baserrira lanera, jateko Fabrikan lan egiten zuen jendea baserrietara ere joaten zen lanera, kalekoek gosea pasatzen baitzuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-037-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Fabrikan lan egiten zuen jendea baserrietara ere joaten zen lanera, kalekoek gosea pasatzen baitzuten.

Transkripzioa

- Esan dezu jendea juten zala, fabrikan lanen aittuta're, baserrita juten zan lanea?
- bueno, baserrita ta kalea ere bai. Kalen aurreko [...] jende asko ibiltzen zan ordun. Asko, asko.
- Ta hemen ordun sartzen zen?
- Ba taillerretan ta. Ordun lana're asko zeon ta. Gaiña hemen nola relebon nola itten zan, zortzi ordu in ta libre. Ta taillerreta jende asko juten zan. Ni ez nintzen jun, klaro, nik hanka postizoa neuken ta, noa joango nintzen ta. Baserrira jun ber nintzen bestela, ondo egongo banintz baiño...
- Tailler txiki hasko zeren hemen herrin?
- Bai, bai, asko, asko, asko. Oain, itxi're, txikik eta haundik'e badakizu. Hemen nola itxi da, ba, Paris eta Sarralde, ta horik haundik zien. Hemen tailler asko itxi da, asko. Ta Urretxun'e bai, Rodríguez ta Madaia ta. Asko, asko, tailler asko zan ordun. Ta lana're hala eongo zan ta... Baiño oain gaiña kanpoko jende hau, ta hemengo jendea ba baserritakoa, baserrira juten zan lanea, baiño hemen kanpon jende honek asko izan zan.
- Eta baserritan dirua irabazten zan'e bai, ala?
- Ez, diruik ez zan. Ordun jana. Garai hartan baserritara ta jende asko juten zan lanea, emakumeak eta're bai ta. gosea zegon ta!
- Kalekok gosea pasatzen zuen.
- Klaro, hombre, guk baserrin ez gendun pasau, baiño... Kalen bai.
- Eta baserrita juten zianak ze izaten zien, herrikok, ezagunak?
- Bai, bertakok, bertako jendea. Bertako jendea juten zan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia