Antzuola (Gipuzkoa)

Beldurra eta jazarpena

Beldurra eta jazarpena Dirurik ez zegoen orduan; baina jendeak beldurra zuen, eta erosi ere egiten zuen entregatu beharrekoa, ez baldin bazeukan. Bere familiak jazarpen handiak izan zituen gerra ostean. Osaba alkatea zen, eta Frantziara joan zen. Lau anaia eta arreba bat ziren. Bi anaia gudari eta bestea Francorekin soldadu. Aitak isuna ordaindu behar izan zuen. Anaia zaharrena kartzelan egon zen urte askoan. Bueltatu zenean, sei urteren ondoren, anaia ez zuen ezagutu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dirurik ez zegoen orduan; baina jendeak beldurra zuen, eta erosi ere egiten zuen entregatu beharrekoa, ez baldin bazeukan. Bere familiak jazarpen handiak izan zituen gerra ostean. Osaba alkatea zen, eta Frantziara joan zen. Lau anaia eta arreba bat ziren. Bi anaia gudari eta bestea Francorekin soldadu. Aitak isuna ordaindu behar izan zuen. Anaia zaharrena kartzelan egon zen urte askoan. Bueltatu zenean, sei urteren ondoren, anaia ez zuen ezagutu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erosi. Bildurra, ze tamaiñotako bildurra eukan orduan jentiak! Erosi udaletxera eruateko.
- Diru asko ez zan ba egongo orduan.
- Dirua, ze egongo zan ba dirua! Diruik ez euan orduan! Orduan ez zeuan /etzeuan/ diruik! Baiña batak txahala salduta edo burdikara egurra kalera ekarri panaderixara ta harexen diruakin... Aillegau zan situaziño horretaraiño.
- Gogorra, e.
- Gogorra, puf! Orduan, e... Oin harrezkero lagunekin-eta komentauta-ta, orduan zeuan, bildurra zeuan orduan, jentia bildurrez bizi zan orduan, bildurra. Bildurra zeuan. Nere, gure ustez. Nik hala ikusten neban nik. Gero hemen be famelixak batzuk persegiduauak izan zien bestiak baiño. Beti pasatzen dan moduan. Ta gu, gu, gure familixia oso persegidua izen zan gerra ostian. Tio alkate zeuan, harek hanka ein zeban Frantziara.
- Nazionalistia tio?
- Nazionalistia, bai ba. Alkate nazionalsitia zeuan orduan hemen Antzuelan. Beste leku batzuetan be bai. Eta gure aittan anaia zan eta gu oso.... Hara!, gu giñan lau anai eta arreba. Anai bat frentian heridu eta Zaragozan ospittalian. Bigarrena Teruelen Batallón de Trabajadoresetan, prisionero hartuta hemen Santoñan edo ez dakit nun. Eta hirugarrena soldau Francokin, hemezortzi urtekin junda. Eta gure aittak artian multia pagau bihar izan eban.
- Multia zerena?
- "Por ser nacionalista, por no ser adicto". Denunzia bat. Eta herriko persona batek firmauta.
- Hori herri danetan pasau zan.
- Gurian'e bai. Horreatik esaten dot gu izan giñala oso..., hori goguan daukat nik. Ni umia...
- Zuek gaiztuen banduan, irabazi ez zebenen banduan.
- Bai ba, los perdedores. Nere arreba, ni baiño hamahiru urte zaharraua zana; anai zaharraua, berriz, ni baiño hogeta lau urte zarraua zana. Eta nik ez neban ezautu... Nik ha etorri zanian..., gero Ondarretan egon zan ez dakit zenbat urtian.
- Kartzelan?
- Zaharrena, e. Lelengo heridu, eta balazua zeukan iztarrian. Bueno, gero sekuelaik ez jakon /etxakon/ geratu eta bale. Haura hemendik ezkutau zanian, klaro, nik hiru urte neuzkan, eta hura etorri zanian beratzi urte neuzkan nik. Nik ez naben ezautzen anai zaharrena.
- Zu jaixo barik...
- Ez, jaixota. Bai ba, ni hiru urtekin. Haura hemendik jun zanian hiru urte neuzkan. Baiña hiru urtekin imajena be gastau, galdu itten da, eta ha etorri zanian, ha etorri zanian nik ez neban ezautu. Berak be ez ni, e. Normala dan moduan.
- Sei urte alkar ikusi barik.
- Sei urte alkar ikusi barik. Ondarretan ez dakit zenbat urte ein zittuan eta lehen aurretik Zaragozan heriduta. Eta holaxe zien gure garaiko kontuak, ordukuak. Eta gure aittak-eta multia pagau eben orduan. Zenbat-eta ez dakit, errialetan izango zan. Baiña...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia