Beldurra eta jazarpenaDirurik ez zegoen orduan; baina jendeak beldurra zuen, eta erosi ere egiten zuen entregatu beharrekoa, ez baldin bazeukan. Bere familiak jazarpen handiak izan zituen gerra ostean. Osaba alkatea zen, eta Frantziara joan zen. Lau anaia eta arreba bat ziren. Bi anaia gudari eta bestea Francorekin soldadu. Aitak isuna ordaindu behar izan zuen. Anaia zaharrena kartzelan egon zen urte askoan. Bueltatu zenean, sei urteren ondoren, anaia ez zuen ezagutu.