Lekeitio (Bizkaia)

Antzerkia eta gau-eskola 'Acción Católica'n

Antzerkia eta gau-eskola 'Acción Católica'n <p><em>Acci&oacute;n Cat&oacute;lica</em>n antzerkiak egiten ziren gaztetan. Lokal ederra zen. Gaueko eskola ere bazen etxe horretan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Acción Católican antzerkiak egiten ziren gaztetan. Lokal ederra zen. Gaueko eskola ere bazen etxe horretan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehengo egunien komenta zendun gero Eskolapian “Acción Católica”.
- “Acción Católica”, bai. Hantxe Banko Bilbao daon tokidxan “Acción Católica”. Ba mutil gaztiak, neskak ez, mutillak eoten zian han gehidxo. Abade bat euken eurakin eitten zana kargu-edo berton. Bueno, ta eitten zirian antzerkidxak, lantzin antzerki bat eitten zan. Polittak, ganera, eitten zirin, e? Ta haulantxek beteten zan enseidako “Acción Católica”n teatru dola ta, ba, danak “Acción Católica”ra.
- Bertan, lokalan?
- Bai, lokala ederra da ta, ezkatza be baeukan lez, [...] ezkatza, gero eszenaridxuen tokidxa be bai, zelako teatro polittak eitten ebezen! Neska itsu batena, zelako politto eiñ eben. Lekittarrak. Auntxen be gogun daukat, Jose Mari Aranburu, hil zan baiña, ta neskia ez dakitt, ba, beren andri bazan ala… Baiña, karo, [haxe kontateko] ta neskak. Mª Luisa Gabiola, hor konpaiñian be kantaten dabena, abos fuertia; bueno, koruan be badao. Harek be [....] kuadrillia. Niri iñoix esan eusten juteko, “ez, ez. Ez daukat astirik”. Gu ordun “Acción Católica”n barik eoten giñian, nahi dabenak, baeuazan ni baiño zaharrauak etorten zirinak, umetan dotriñarik ikasi ez ta, ba, dotriñia ikasten. Emoten eben, ba, dotriñia hantxe, [astetia], ba, hantxe, “padre nuestro” ta, ba, nik banekidxazan, ezta? Baiña gero beste gauza batzukin ta ba. Ta gero ez zekidxenak, eskolan ibili ez zanak-eta, ba, emoten eben lekturia, leidu, eta guk eskribidu. Ta ez zekidxenak eskribiduten ta, bat eukitten eben alboko aldian. Karo, ni jun nintzan eskolara, baiña harek, eskolara bakuak zirinak-eta, ba, leiduten ta eskribiduten, ta hantxen, gabaz, hantxe ikasi eben, behiñik behin.
- Ta gabaz?
- Bai, gabaz eukitten gendun, zortziretan edo.
- Gabeko eskolak edo?
- Bai, gabeko eskolia. Ta edozenbat neska eoten zirian. Mutillak “Acción Católica”n eoten zirian, ta gu haraixe eskoli... Bueno, mutillak bertan emongo eutsen ta... Gu, neskak, lantzin [bat] hantxe, ontxe Don Benito ta bixi dizen tokidxan. Karo, han bertan kalian, bertan euan eskolia.

Egilea(k): Eñaut Maruri Kortabitarte (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia