Urnieta (Gipuzkoa)

Apaizari eta Guardia Zibilari tratu desberdina baita zakurrek ere

Apaizari eta Guardia Zibilari tratu desberdina baita zakurrek ere <p>Apaiza edo Guardia Zibilak etortzen zirenean etxera, zakurrak zaunka desberdina egiten zuen. Bidean apaiza topatuz gero, txapela kendu eta berorika egiten zitzaien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-022-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Apaiza edo Guardia Zibilak etortzen zirenean etxera, zakurrak zaunka desberdina egiten zuen. Bidean apaiza topatuz gero, txapela kendu eta berorika egiten zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Anekdota polit bat badet. Zakur bat hemen hor atereran, oain hor mandio-zubia do, eta hor zan uran deposittuba eta haren gaiñian txabola eta, zakur haundi bat-eta. Gu soruan lanean ari giñala, ezautzen, bagenekigun etxea zein etorri zan, apaiza edo Guardi Zibilla, bitako bat. Apaizei ta Guardi Zibilei zaunka diferente iten zien. Ta, aiba, badek ba apaiza edo Guardi Zibilla bitako bat, esaten gendun. Apaiza izaten zan askotan baiño Guardi Zibillei're bai, e. Sotanagatikan edo. Zaunka diferentia.
-Zer zen zaunkahola errespetuzkua?
Bai, bildur-zaunka, bai.
-Bai, e?
-Bueno! Puerte, e. Bai.
-Esaten da apaizarekin gurutzatu ezkero bidian edo...
-A! Txapela kendu ta. "Beorri" hitz ein da.
-Eta gurasoei ere beorrika?
-Aita eta amari ere beorrika hitz egiten zenien?
-Ez, guk ez, baiño toki askotan, e. Lehen-leheno nik uste det dana ta. Geo're nik ezautu det hemen auzuan'e, hoik beorrika aitzen zien baiño gu ez. Gu ez gea behiñ'e aittu hola beorri, ez. Ez gea aittu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia