Lekeitio (Bizkaia)

Santinean ezkontza-bazkaria

Santinean ezkontza-bazkaria <p>Beltzez jantzita ezkondu zen. Hamazazpi lagun bildu ziren. Diadema bat eraman zuen. Santinean bazkaldu zuten. Jatetxe horri zuzendutako kanta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-061 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beltzez jantzita ezkondu zen. Hamazazpi lagun bildu ziren. Diadema bat eraman zuen. Santinean bazkaldu zuten. Jatetxe horri zuzendutako kanta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu ezkondu ziñenian, zelakoa izan zan zure ezkontza-egune? Ez zan izengo gaur eguneko modukoa?
- Ez. Ba, gu zenbat jun giñian? Hamazazpi laun-edo.
- Hamazazpi lagun.
- Baltzezko jantzitta. Erropa politta.
- Baltzezko?
- Bai.
- Ulia zelan [zendun]?
- Buruko... ha koiñatiak itxi eustan ["que no compre"], ariñao ezkonduta euan lez ha aurreko nobienbrian, haulako diadematxu bat eukan tulagaz. Berak arpeidxan-ta erun eban, nik [...]. Ta bera, diademia ezin ipinitta neu [...]. Beste guztidxengana jun nitzan ta neu, ta nire koiñatia planta “ ai, koiñatia, ezin dotsut ipiñi”. “Hamen haulan sartunda ipitteko hori” esaten neutsan. “Ekarrixu armaridxua”, koketia ordun salan eukaun eta espillua eukan lez, [...] “orraztuta nao atzo, ta, total, hamen hau sartzeko, ez dot bihar tulik. Ba berau diademia nahiku dot, zetako bihar dot gehidxao ba?” Ta sartu neban. “Mírala a ella –nire koiñatiak–, fíjate qué tranquila está. Tú misma te has puesto”, “A ver. ¿Quién me va a poner? Esta está temblando, tú no querías ponerme, pues alguien [...]. No iba a traerle a la madre de la cocina aquí, para que me ponga una diadema”. Ta haretxeaaz diademiaaz. Ta ez dakitt on tulaaz badago ala hutsik badao. Beittu, ahaztuta nao, tulaaz badao.
- Eta gero zer? Zer egin zenduen, banketie- edo?
- Gero Santiñera. Santiñian jan genduan. En jeneral Santiñera asko juten zirin ordun. Famosua zan Santiñekua ta. Karnabaletan-ta, ganera, Santiñekua zan... “En casa de Santi, hay buen sitio allí, hay una cocinera que se llama Antoni”. Badaukagu gehidxo be Santiñeko kantak. Harek [...] gittarristak-eta karnabaletan daoz... ixaten zan ha, bueno! Ta hantxe, Santiñian. Tabernan barik kanpuan daoz harek terrenuak, terrazatxua hantxe, hantxe jan gendun, terrazatxua hantxe, kanpuan, tapata goidxa.
- Ta ze kanta gehidxao deko Santik, ba, holan? Gehidxao esan dozuz dekozela ta.
- Zelan?
- Kanta gehidxao, Santinak?
- Bai. Gero segidu eitten dau: “En casa de Santi, hay buen sitio allí, hay una cocinera que se llama Antoni. Cantemos a una, cantemos con dos –esaten dabenak–, cantemos con sal, en este jolgorio que da el carnaval. De locos nos tratan, no hay más que temer, que viva la tuna y olé!”. Kantaten zan hori. Baiña askok: “que viva”, hori, “Cantemos a una, cantemos con dos”. Ez da “cantemos con sal”, [...] saleroso.

Egilea(k): Iratxe Eiguren Arrieta (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia