Lekeitio (Bizkaia)

Karabineroak kontrabandoa zaintzen

Karabineroak kontrabandoa zaintzen <p>Kanpotarrak ziren karabineroak. Bat zital-zitala ei zen, beste bat jatorra. Honek harreman ona zuen herritarrekin. Kontrabandoa zaintzea zen haien eginkizuna. Tabakoa, kafea, sakarina eta horrelakoak ziren gaiak. Donibane Lohizunen erostenei zuten jeneroa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kanpotarrak ziren karabineroak. Bat zital-zitala ei zen, beste bat jatorra. Honek harreman ona zuen herritarrekin. Kontrabandoa zaintzea zen haien eginkizuna. Tabakoa, kafea, sakarina eta horrelakoak ziren gaiak. Donibane Lohizunen erostenei zuten jeneroa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta karabiñeruak nungoak ziren?
- Ba! Kanpokuak danak. Jaeneku dala edo Valenciaku dala edo Andaluzak. Andaluz-andaluzak etorten [...] “Poque le dice que [...]?” Nok entendidu batzuri!
- Ta zelako hartuemona euki zenduen lekittarrak eurekaz?
- Ba, batzukin ondo, e? Baeuan, bat euan zittal-zittala. Ta beste bat ona ta hain mariñerukin-ta, ba, ondo portaten zan lez bera, karabiñerua, emon eitten eutsen. Eskuaaz bada be, aunke sea, karruari igual sakatuten eutsen harek eta lagunduten, osake, ona bera; jende guztidxaaz: “Buenos días, y ¿qué tal?”, “¿Qué tal la pesca?”, “¿Qué tal la noche? y tal”, ta, hartun-emona eukan mariñerukin. Bera holaku zan lez, mariñeruk be bai beraaz. Lantzin atun bat-eta emoten eutsen. Baiña beste bat eoten bazan, ha raruo zan lez, hareri ez eutsen emoten. Ta orduan harek eukan, beori. Ta gero be keja eiñ zirian han, harek arraiña eruten dabela ta, “tal y cual”. Ta egun baten esan ei eutsan “Es que compro más barato, les compro, no me dan, les compro, pero más barato”.
- Bai, bai.
- “¿Y por qué no…?¿No me darán?” “Si compras ya te darán”. Bestik be, ba, ezin esan ba “Me han dado”. Hareri emoten eutsen, ta besti… jenidxoduna zan.
- Eta badakizu, holan, karabiñeruek eukitzen baebien prolemarik holan, kontrabandoa dala itsasotik edo... entzunde dekozu?
- Eoten zan, horretxeaittik eoten zirian karabiñeruak. Eoten zan hori, Frantzidxatik kafiak-eta, ordun kafik-eta ixaten zirian. Ez dakit gero droga konturik ordun, baiña ordun kafia-ta ixaten zirian. Lanak-eta be bai, honek, jertsik-eta eittekuk-eta. Ta, ba, haulantxeik, azukrik- eta be, gauza asko. Aspirina, honek, aspirina barik, e, bestiak, horrek, dultziak, azukre barik, usaten ez dabenak, diabetisa-ta daukenak eta.
- Sakarina.
- Sakariñak-eta. Ba, estraperlun [ein kontu], ta karo, baiña kafik eta hortixeik beti.
- Estarperloa?
- Estarperlua. Ta, karo, harek bijilaten eben Ondarruko kamiñotik, beti bijilaten eben enbarkaziñoia [...] honek be atento eoten zirin.
- Baporietan-eta mobiduten zan?
- Batzuk jun eitten zirian, enbarkaziño txikidxagaz, igual. Ba, jun haraxe, ba, hara doila ta, ba jun San Juan de Luzera, jeneralmente, San Juan de Luzera [...] haxe don lez, ba. Haxe, Donostittik jun dalakun, ta hau ta bestia, ta ekarten ebezen. Lihorrez be bai asko juten zirian San Juan de Luzera. Lihorrez be jentia. Bihar ebanak, holantxeik emoten eutsezen apuntiak, zer ekarri, ta bi juten bazirian, igual sei launentzako-edo ekarten eutsezen gauzak [...].
- Ta entzunda dekozu holan inoiz, baten bat harrapa baebien [kamioneru] edo…
- Bai, iñoix. Lekittokorik ez jat akordaten, baiña… susmua bai. Eon zan, fitxata eon zan, hamengo lekittar bat. Handixik bixi zan, gerra denporan junda ta baiña harek asko, harek estraperlu asko.

Egilea(k): Nahia Cazalis Bereicua (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia