Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Gose denboran estraperloa

Gose denboran estraperloa <p>Goserik ez zuten pasatu, baina kalean batzuk egoera txarrean egon ziren. Baserrietara jateko eske edo lapurretan ere etortzen ziren. Bakailaoa jaten zutela gogoan du. Etxean gauzak sobera zituenak, estraperloan salten zituen. Etxeko atarietan irina saltzen zela gogoratzen du. Etxean labesua egiten zuten, baina kontu handiekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-002-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Goserik ez zuten pasatu, baina kalean batzuk egoera txarrean egon ziren. Baserrietara jateko eske edo lapurretan ere etortzen ziren. Bakailaoa jaten zutela gogoan du. Etxean gauzak sobera zituenak, estraperloan salten zituen. Etxeko atarietan irina saltzen zela gogoratzen du. Etxean labesua egiten zuten, baina kontu handiekin.

Transkripzioa

-Txokolatie ta holakoak?
-Txokolatie ez, ez eurien emoten, ez dot pentsetan neu ez naz akordetan.
-Azukerie?
-Azukerie bai, azukeria zan estimedue. Ze azukerea kanpotik zelan etorren, baia ostantzien etzien ba babak eta baegozan ta, patatie ta horrek guztixok eta bueno, guk ez geunken… goserik ez gendun paseu. Jentiek paseu euen /paseuen/ e? horrek e neskiorrek, esan dotsudana, horrek ta horrelangoak paseu eurien bai, txarto.
-Kaleko jentie baserrixetara ta jatekoa eskatzen ta...
-Bai
-Ortuetan ta ibilko zien...
-Ostu be bai eitten eurien /eitteurien/, ez gitxi.
-Baina ezin ezer esan, ezta? Gosie kentzeko izen ezkero...
-Bai bai zelan esango dozu ba, zelan esango dozu ba. Baia bueno, ba horrek geuzok e, zelan gero ortuarixe be egoan ta ba, […] ze, patatie be patatie, porru patatak ba geuberako afarixe zan, ezta? Baia halanda guzti be makailloa be topetan gendun, hareri botateko e? ta egosteko ta bai, bai.
-Arraiñe jaten zenduen?
-E?
-Arraiñe jaten zenduen?
-Makailloa zan siketue. “Bakalao”…
-Ta, jenero asko estraperloan helduko jatzuen, ezta?
-Bai, baegoan estraperlue baegoan. Baia estraperlue eitten euen jentiek sobra eukenak etxien. Harek, harek eitten eurien estraperloa. Ta gero baitte jentia, ba negozixoa zan, batzuentzako. Batzuentzako, urune ta horrek geuzok saltzen eitten zittuezan. Ta nun? Ba portale baten, ta bueno, ba erosi killo bat edo dana dalakoa, ta igual ogixe eitteko etxien, ta bueno.
-Ze labeko sue ta eitten zenduen etxien?
-Guk bai, guk bai, ein gendun, baia ein biher zan sano kontuz, ta nozonozko baten bakarrik ze ikusten baeurien sue ta horrek geuzok ba baekixien ein dozune, ta bueno.
-Gabaz edo?
-E?
-Gabaz?
-Bai, baia ez, ez, ez gendun sarritten ein hori. Hori izen zan iñoz eindde, gero jakittearren zelan ba umiari ointsu be, nire aiztiek eitten euen sue ze labia deku zan modu-moduen; ze gure amak, baia bobedata guzti e? ba zelan ez euen gure ha apurtzerik eta kentzerik. Askok ein deu ba garajie laban, baia amak gure euen itxi dan moduen, zan moduen, da halantxik deku oin be, zan moduen, bai.

Egilea(k): Ane Etxeandia (Urritxe institutua) , Raquel Sanz (Urritxe institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia