Mallabia (Bizkaia)

Mallabia inguruan zeuden errotak; gerra ondorengo urteetako egoera

Mallabia inguruan zeuden errotak; gerra ondorengo urteetako egoera <p>Garia kutxetan gordetzen zuten eta errotara zakuetan eramaten zuten. Inguruko errotak: Iruzubieta; Berrizen ere errota bat zegoen. Gerraostean errotak prezintatu zituzten. Herrira entregatu behar izaten zen garia. Errazionamentua. Durangora eramaten zituzten inguruko gari guztiak. Ziortza aldera, San Cristobal ondoan, Mauma errota. Guardia zibila.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-020-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia kutxetan gordetzen zuten eta errotara zakuetan eramaten zuten. Inguruko errotak: Iruzubieta; Berrizen ere errota bat zegoen. Gerraostean errotak prezintatu zituzten. Herrira entregatu behar izaten zen garia. Errazionamentua. Durangora eramaten zituzten inguruko gari guztiak. Ziortza aldera, San Cristobal ondoan, Mauma errota. Guardia zibila.

Transkripzioa

- Esan dozu, garixa kutxetan gordetzen zenduela...
- Bai.
- Eta gero, gari hori errotara eruateko, zakuetan...?
- Zakuetan ipini.
- Zaku hori ze izaten zan? Zelakua izaten zan?
- Ba, zakue [izeten] "de"... espartzuzkue, "esparzo".
- Normal-normala edo...?
- Normala, bai.
- Toki batzuetan entzunda dakat zaku hori izaten zala normalian baiño fiñaua. Zeuenian ez?
- Bai, bai, bai, bai. Fiña izeten zan, hari fiñauaz izeten zan. Gaur [izen] holako zakurik ez da egoten, e! Egon eingo die, baiñe gitxi. Gaur dana da plastikozkua!
- Baiña orduan errotara eruateko zakuak. Eta hemen inguruan ze errota edo...?
- Hamen, Iruzubietan bat; beste bat Berrizen be bai. Ta gero, gerra-ostien, honek errotok... Klaro, gerra-ostien etorri zan dana razionamentue, ta zerrau ein zittuen, prezintau, errotak, jentiek erun ez deixen. Ze geuk be hogei anega garixe hartu arren, hamazortzi herrire entregau biher izeten geuntsan. Hogei anega hartu ta hamazortzi herrire entregau biher. Gerra-ostien zan hori. Dana euen razionamentuen: olixue razionamentuen, jaboie razionamentuen, lentejak razionamentuen... Ta, ba, garixe leku askotan ez zan egongo, ta, ba, izengo zan hori, ba, hara eruteko ta, ba, batuko eben. Ordun be eingo zittuen negozio zerak, baiñe...
- Orduan, gerra-ostian errotak itxitta egon zian, edo prezintauta?
- Prezintau batzuk be ein zittuen. Ta gero, ba, eurak eukezan ipinitte. Durangon euen bat "Lapikona" esaten eutsena, ta hara erun biher izeten zan. Kamioi bat etortzen zan, ta hara eruten zittun garixok urune eitteko. Hori zan, ba, ez eruteko beste leku batzutan. Ta gero, ni ez nitzen jun, baiña gurien anaie-ta be bai junda euezan, hamen Gerietik harutz, "Maume" esaten eutsen, han, "Maume"-ra errotara. Gabien errotara.
- Geriatik harutz, norutz, baiña?
- Ya zeren parterutz, Ziortza parterutz; "Maume" esaten eutsena, San Kristobal onduen, handikaldetik. Ta, ba, gabien jun biher, ze Guardia Zibillek urtetzen eben igul, ta kendu eitten eutsen. Harrapatzen baeben, garixe kendu; gari barik etx(e)a, astuakin bakarrik. Ta, ba, gabaz jun biher. Ta ni ez nitzen jun, e! Baiña gurien anaie-ta bai, junda euezen. Bai, gerra-ostien gauzie bastante gaizki eu(e)n. Gaizki. Nik beti esan dot: "Halakorik ez daixela etorri".
- Gerria beti da gogorra, ez?
- Bo! Bo!
- Gauza onik ez dau ekartzen...
- Ez, ez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia