Lekeitio (Bizkaia)

'Sagunto' eta bere lagunak tabernaz taberna kantari

'Sagunto' eta bere lagunak tabernaz taberna kantari <p>Bego&ntilde;aren nebaren taldea kantuan ibiltzen zen tabernaz taberna. 'Sagunto' esaten zieten familia guztiari, Saguntotik etorritakoak zirelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Begoñaren nebaren taldea kantuan ibiltzen zen tabernaz taberna. 'Sagunto' esaten zieten familia guztiari, Saguntotik etorritakoak zirelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai. Neure nebia egon bazan, bueno. Eurak zirian kuadrillia eta eurak ipiñi eutsen nebiari kantetan 'Los Manis'. Ta deittuten otsen: "Hamen...". Tabernetan sartzen zirinian, tabernakua ba euazan kantaten edo koadrilla handixa ordun txikiteuan. Txikiteua baiño, bai eitten zan txikiteua bai, baia ongo moduan txikiteua ez zan eitten lehen. Lehen, hamaiketakua-ta jaten ebezen, zaharrok zirinak hamaiketakua [...]. Kuartillo bat ardau atara sei lagun-bost lagun, zenbat daozen. Gitxi egoten bazirian, ba koartillo erdixa, basotxun ha edateko. Nok galtzen daben, haretxek paga. Ta zeuzer [...] bazuezen ba kuartuillo bat. Ta holantxe egoten zin tabernetan kartetan. Ta sartzen zirian igual batzuk kanta batzuk ba berba [...] latxeik. Ta sartzen zirin: "Ixi-ixi! hamen datoz kantoriak, hamen datoz kantoriak!". Jakindda zozer kantako dabena, ze beti egoten ziran kantaten-ta. Eta horrek kantak kantaten ebezen ganera [...]. "Abillak diz honek mutillok ba!" mariñeruak. "Abillak diz honek mutillok ba! Edozein kanta ataten dabe. Eingo neuke posturia, harexek Fernandok eingo bazan, harexek Saguntok". "Ez da Sagunto" esaten otsan beste batek. "Antsotegi da-ta". "Ze Antsotegi?". "'Sagunto' Saguntotik etor ziren horrek-ta". "Ba, baia bera Lekittokua". "[...], baia handik etorri zan". Hauxa diskusiñoia gizonak.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia