Lekeitio (Bizkaia)

Koltxoiak jotzen

Koltxoiak jotzen <p>Portu gaineko zelai batean jotzen zituen jendeak koltxoiak. Artilea harrotu eta gozo-gozoak geratzen ziren berriro.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Portu gaineko zelai batean jotzen zituen jendeak koltxoiak. Artilea harrotu eta gozo-gozoak geratzen ziren berriro.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Hor goidxan, eskillarak ion ta hor goidxan, ba, esplanada handidxa, esplanadia eta zelaidxa, ze hor lehenago karabiñerun etxia eon zan. Gero portun egon zan, baiña karabiñerun etxia euan hor, [...] elixara orduko zelai baten, eta hamen behian esplanadia. Zementua edo harridxa, ez dakitt zer zan. Jentiak eitten ebazan koltxoiak hantxen jo, oseake garbittuteko koltxo azala, ba, hutsittu ein bihar. Ordun, bertan azalian eruan koltxoia, lanazkuak zirin lez, harek lanak ipiñi [...] koltxoi azalian, hantxe, ta eiñ, pixkat nasaittu, pelota beti eitten da hori ta, ta hantxe halako palo bateaz, ipiñi ta jo harexek koltxoik, jo-jo, erain-erain paluaz. Ta jo ostera be, ta jo ostera be, ta geldittuten zan, ba, harro-harro. Karo, jo eta jo, harek batunda eon edo han zabalduta juan! Karo [...] gustora ez gendun eingo lo, ba? Ño! Koltxo bigun-biguna. Ta hantxe josten ebezen gero, hantxe josi. Ta, batetik bestera be, harek formak emoteko, koltxo [...], unin-unian holako zuluk einda bestelako teliagaz ta haulakoxe orratz handidxakin, beste partera pasateko, josteko. Ta han geldittuten zirian jositta-ta.

Egilea(k): Nagore Trojaola Urgoiti (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia