Lekeitio (Bizkaia)

'Txoloka', kaniketan eta 'txanpan' jolasean

'Txoloka', kaniketan eta 'txanpan' jolasean <p>Asko olgatzen ziren gaztetan. Txoloka ibiltzen ziren intxaurrekin. Zulora sartzen. Baina jan egiten zituztenez, brixko hezurrak erabiltzen zituzten gehienetan. Kaniketara ere bai. Jolasaren arauak eta gorabeherak. "Txanpan" ere ibiltzen ziren, 'txori txiki' edo 'txori handi' (txakurtxiki, trakurraundi) bana hartuta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-066 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Asko olgatzen ziren gaztetan. Txoloka ibiltzen ziren intxaurrekin. Zulora sartzen. Baina jan egiten zituztenez, brixko hezurrak erabiltzen zituzten gehienetan. Kaniketara ere bai. Jolasaren arauak eta gorabeherak. "Txanpan" ere ibiltzen ziren, 'txori txiki' edo 'txori handi' (txakurtxiki, trakurraundi) bana hartuta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez dakitt ba zuk, holan, gauza gehitxua badekozuzen kontetako, gaztetako kontuek edo kantak edo...
- Gaztetako kontuak? Gu olga eitten giñin asko. Gu olga asko. Sokan ta haunan, txoloketara. Txoloketara, bueno!
- Zertzuk zien...?
- Gazte bateri esan neutsan txoloketan; ia zer dan txoloketara. “Txoloka!", "Ta zer da txoloka, ba?”. Txoloka, intxaurra, intxaur txoloka. Intxaurrak penia emoten eutsun, erosi ein bihar ixaten zirian ta. Zuluak topa ta intxaurrakin, [horrek ein] segun nora tokaten jatzun, haunako tokidxan-edo iual, tente nun zaozen, pausu bi edo hiru, planta danak batera, bardin medidan, ta txolo ein, hantxe zulun, zulun azertatera intxaurra. Baiña intxaurrak lantzin behin, gero, itxi ein genduzan, ze, karo, jan ein bihar ixaten zirin ta, ta harek erosi eitten zirian plaza merkauan. Eta ordun eitten gendun gero, brisko sasoia aillaa zanian, brisko hazurrakin, brisko hazurrakin. Briskua jan lehenengo ta gero hazurrak gorde, txikitxuenak ahal dala, handidxak barik. Eta handitxuak bazirian, ba, puntia gastaten eutsaun, ze harek puntak eukitzen dabez eta. On ez dao briskorik baiña. Ta txoloketara, karo, dzanga! Ta bestiak ez baeutsun… Iual joten bazenduan, kontraridxokua, ta sartzen bazenduan ha, ba zeutzako. Sartun dozun lez haren kontraridxuna, ba zeutzako ha. Ta gero kaniketara be bai; intxaurrak barik, ba, kaniketara gero. Kanikak holan barik, haulan joten genduan, iual, errazao joteko. Ta iñoix haulan geldittu, arra baten bidian, iual, ta arra bete, bigarren bidia eitteko, ba, arra bete. Zulua hamen badao, ba, arra bete. Hamendixek, orduan, haulaxe, tak, gorutz. Kauen, arra bateaittik [...], ta taka. Haxe ez galtzera. Boltsatxuan gordeta. Zein abillao zan intxaurrak edo kanikak, eta boltsatxu baten aparte. Balidxo gitxio eukenak boltsilluan, ta harek gastatera. Intxaurrak, intxaurrak pixkat feuo-eta edo bazirin, ustel tipua-edo, harek lehelengo gasta. Holantxenik ibiltzen giñian.

Egilea(k): Iratxe Eiguren Arrieta (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia