Antzuola (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-048 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Pelotan jolasten zutenen artean diferentzia handia zegoenean, edo desafio moduan baita, hankapetik jolasten zuen batek. Fueraka.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, nik hamen beste bat, ba, oin aspaldian entzuten ez dana behintzat, ba, pelotan, hankapez. Osea, pelotan, diferentzia haundixa zeuanian bateandik bestera, ba, batek igual hankape jokatzen zeban. Ta hankape hori zan hemendik; hankia jaso ta...
- A! Hankia jaso ta...
- Eskua hanka horren azpittik jo bihar ziñuan.
- Golpe bakoitzian?
- Bai, bai, golpe bakoitzian. Baiña hori, klaro, izeten zan diferentzia haundixa zeuanian pelotari batetik bestera edo igual izeten zan desafixua bixak hankapetik. Batak albidade espeziala baldin bazeukan eta bestela bestia gehixao baldin bazan, ba, bueno, hola probatzen zan. Hori bazeuan behintzat...
- Hankapen, ez?
- Baitta batzuk eskuak lotuta be bai.
- Bai, hori be bai.
- Diferenzia haundixa zeuanian, bi normal igual ta beste bi eskuak lotuta. Goma batekin lotu ta bixak alde batera, bestera bixak batera ibili bihar.
- Ta gero pelotan nik hamen illaran apuntauta dauzkat, ba, fueraka beste bat. Oin zela esaten jotsek oin?
- [Atxiketan] esaten jakuan horri.
- Ez, ez, [atxiketan] aparte zuan, dirua jokatzen zuan, hori aparte zuan. Oin barruka esaten jotsek. Bai. "Barru" esaten juek oin.
- Iguala da, [atxiketan] segi eitten zuan. Hik tantua galtzen [bahuan], pagau ta...
- Hori bai.
- ... barruan geratzen hintzan.
- Gu, behintzat, [atxiketa zaliak]...
- Fueraka zuan, galtzen zebanak...
- Bai, danak akabau arte, danak kanpora erten arte...
- Ondio Elusun ta be eitten juek ondio hori.
- Bai, oin barruka esaten jotsek, barruka. Akabatzen danian, "barru!" ta danak juaten dittuk barrura.
- Ya, ya...
- Ta guk fueraka esaten gontsan.
- Guk fueraka esaten gontsan.
- Ta atxiketara izengo zuan antze-antzera, baiña, klaro, hik kanpora erten biharrian, ordainddu ipintzen zan zera ta...
- Erten biharrian, segi jokatzen. Ordainddu txikixa; tanto galtzen zebanak eitten zebanari txakur txikixa.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia