Antzuola (Gipuzkoa)

Urte-sasoiaren arabera jolas desberdinak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetako jolasak. Tronpetan egiten zuten. Urte-sasoiaren arabera jolas desberdinak. Tronpekin zelan jolasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Tronpak, tronpetan. Hor...
- Tronpekin?
- Bai. Ez dakit ze epoka izeten zan. Eske honek gauza honek ertetzen zeben automatiko.
- Baiña egoten zian sasoe batzuk; por ejenplo, galderonka garizuman, eta bere epokia eukitzen zeben, ez?
- Nik ez dakit zenek, oin zera esaten jakok, propagandian bidez ta ipintzen juek jentia, eztok, hartan ta bestian. Ta orduan automatikamente hasten zan. Ez dakit nik...
- Garizuman zera eitten zan...
- Kalderonka eitten zan.
- Kalderonka.
- Ta tronpetan noiz izeten zuan, ba? Zeatik, epoka bat izeten zuan ta gero atzera urte guztian ez giñuztan ibiliko. Hori bai, [...anian], han egongo zian eskaparatian ipinitta, e?
- [...] Eloin aittak berak ein be bai.
- Eloin aittak? Berak [...]
- Ein berak, e?
- Harek hobiak. [...]
- Harek "de artesanía".
- Eta zela eitten ziñuen, hola, korruan ipiñi ta batek bota ta bestiak haura etaratzera edo...?
- Bueno, bai.
- Hori bai.
- Desafixoka. Holan ipinitta, holan izeten zan, bai. Han [ipintzen zienak] tronpa txarrauak izeten zittuen, ez? Harek gero jo ta etaratzeko [...]. Ta gero harek, hola, "como trofeo" eukitzen zittuen.
- Lehelengo han, zera, jokua hasiko zan, ikusteko behintzat, zirkulo bat-edo ein, ba, metro erdikua edo, hasi danak txandan botatzen, baiña, klaro, puntiak han jo bihar zeban. Bota, puntiak han jo, zirkulu horren barruan, eta gero zera, azkenengo zerari zela esaten jakuan? Jaustera juaten zan haura? Izen bat baeukan harek...
- Haura [zirkulotik kanpo...]
- Erten egin bihar zan. Haura "tirriii" fallau ta bertan geratzen baldin bazan, han preso ya han geratzen zan. Gero, botatzerakuan, haura barruan jote ez baziñuan, ta gero harek laga ta gero harek etaratzen ibiltzen zan.
- Bai, ibili biharko zan [...urtetzen zanian salidia]...
- Salidia? Salidia izengo zan?
- Bai.
- Salidia igual izengo zuan [...].
- Salida haura [...]
- Segun zelako tripia [zeukan gero...]
- Joe, [Tolosakuak] onak izaten zittuan hortarako. Gero astunak be bai, ta...
- Harek torno txikin bat eukiko juan hor...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia