Azpeitia (Gipuzkoa)

Erregeek ekarritako opariak

Erregeek ekarritako opariak Beraiek Erregeak bakarrik ospatzen zituzten. Izeba bati behin turroi formako harri bat oparitu zioten, eta disgustua hartu zuen orduan. Ikatza ere oparitzen zen lehen. Gabon-eskea ere izaten zen, baina gizonezkoak bakarrik ateratzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-043-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beraiek Erregeak bakarrik ospatzen zituzten. Izeba bati behin turroi formako harri bat oparitu zioten, eta disgustua hartu zuen orduan. Ikatza ere oparitzen zen lehen. Gabon-eskea ere izaten zen, baina gizonezkoak bakarrik ateratzen ziren.

Transkripzioa

- Ze izaten zan ordun, erregek, olentzero ta holakoik ez zan eongo?
- Ez, ez, ez, erregiek bakarriken. Eta honek'e badauzke kontu polittek. Esto, izeko batek hamen artin soltera, aman ahizpe honena eta holakotxe kuadrau-kuadraue, ez dakit papelien biltute. Ene, turroia zalakuen hau eta harriya, harri pusketie. Honek'e kontatzen ditu polittak. Hure emen zan disgustue, turroie zala pentsau horrek eta geo harriye.
- Izaten zan ikatza ta?
- Iketza're bai, bai. Oin'e bai e? Iketzak eta hoiek. Hoixe.
- Zeozertako ilusioa beharko zan.
- Bai, poza, ezer ez ta poza.
- Geo abon-eskea ta...
- Bai, ibiltzen zien hauek gabon eskien ta ta. Gure anaiyek'e bai.
- Zu ibiltzen ziñan?
- Ez, ez, behin'e ez. Gu ez.
- Oiñatzen ez zan ibiltzen
- Ez, ez, gizonezkuek, mutillek, soiñukin. Esan dizut ba, ta geo baten bat urte hartan hildeku baldin bazan urte hartan, errezau. Soiñu triste-tristie jotzen zeben ta errezau itten zeben.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia