Bidania-Goiatz (Gipuzkoa)

Herriko tabernak; basora lanera

Herriko tabernak; basora lanera Lehen gaur egun baino taberna gehiago zegoen herrian. Dirurik ez zegoen garai batean. Gaztetan basoan lan eginda 5 duro irabazten zituen eguneko eta argitik argira lan egiten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen gaur egun baino taberna gehiago zegoen herrian. Dirurik ez zegoen garai batean. Gaztetan basoan lan eginda 5 duro irabazten zituen eguneko eta argitik argira lan egiten zuten.

Transkripzioa

-Eta ze giro egoten zen Bidaniko tabernatan?
-Ba tabernak´e oain baiño gehiyo hortxe egon zan bat, Xapatero horiek, Pakitak eta taberna.
- Emazteak: Herriko taberna.
- Berena!
- Emaztea: A! Berena?
- […] taberna, oain´e hor egongo da mostradora. Pakitak bere taberna oraiñ´e, hura kendu? Keba! Batez! Bi, herrikua hiru, Toki Alai, lau taberna kontinua. Ta gero horik itxi in zien ta Zaldibarren´e irikita egon zan, urte asko ez zittun euki. Ez zan, ez zan. Salida haundik ez zan hemendik eta diruik ez zan. Mendira basora jun ta etxea etorri gabe ibillitakua naiz ni. Hantxe nagusikin bost sei mutil egunian bost duro, argitik argira e! Ordua, zenbat ordu? Egunian bost duron ibillitakua naiz e! Nora? Fabrikan? Ez zan hemendikan iñor moitzen, bazian baiño gutxi. Ez zala diruik, ez zala fabrikan jornalik, ez zala, ez zeola fabrikan jornalik, diruik ez zeola kontu hori, ta horrea fabrika ez [...] ez iñora. Basora, ta ni ez nitzan atea, Irati mendia-ta ni ez nitzan atea, ni hemen ibilli nintzen, Irati mendia jun zian asko.

Egilea(k): Urtzi Reguero

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia