Bidania-Goiatz (Gipuzkoa)

Erbitara elurretan

Erbitara elurretan Erbi asko zen inguruetan eta joaten ziren ehizara, erbitara, elurra zegoenean. Azeriak gehitu zirenean gutxitu ziren erbiak. Azeriak oso usaimen ona omen du. Elurretako arrastoak. Azeriak zepoan harrapatzen zituzten. Harrapatuta izan zuen beste piztia baten (iputatxa) inguruko kontuak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erbi asko zen inguruetan eta joaten ziren ehizara, erbitara, elurra zegoenean. Azeriak gehitu zirenean gutxitu ziren erbiak. Azeriak oso usaimen ona omen du. Elurretako arrastoak. Azeriak zepoan harrapatzen zituzten. Harrapatuta izan zuen beste piztia baten (iputatxa) inguruko kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ehizara joaten zineten, eskopeta hartuta?
-Bai, bai... ibiltzen giñen, ibiltzen giñen elurra eitten zunen, ez giñen [...] sekula. Erbitan. Hemen erbi asko zan, asko, asko erbiya hemen. Erbitan, jesus! Han Erniyon, laiñua dao, hortik, hortik gora zenbat bider elurretan. Bota´re, bota geñizkin batzuk, bai, bastante botatzen gendun. Urte baten zazpitaiño rekor haundiya in genun hua e! Bai. Hiru lagunek. Geo azariya ugaldutzen ari zan ta ugaldu zan ta horrek galdu zun e. Zuk larriya botagatik, gatxapua esaten zaio txikiyai, gatxapua. Txikik [nundik], ze in zuen haik? Ta haik linpio. Azayak ufatu haundiya du, luzia, oillagor zakurrak´e hogei metro, oillagorra usaitzen du ta oaindik haundigua du azaiyak. Ta horrek gauian ikusten bai bestek e, gauen harrapatzen ditu, ta haundiya´re bai harrapatu ezkeo horrek. Elurretan erbik salto handixegua du, holakoxe bat gehiyo, mahai hau beten erbik eta bai bestia´re gertu, elurretan. Arrastok, arrastok ikusita gare ondo. Ondo ikusita gare. Baiño erbiya… Ta aitzera det galtze emen dula igual erbik ese itten du ta bestiak atajuz han harrapatze emen dula. Azayak… azayak asko bota ditteu guk. Bota edo… zepon ta harrapatu nik. Nik zepon… prohibido? Bai, lizne jende hoi ta dana, asko harrapatuta ta kaiyolan eukita, asko. Ni denunziatu ezkeo… uf! Zepokin liznek. Liznia banun, hurak ze izen zun ez dakit, txikiya zan, holaxe, txiki bat, beltxa, bel-beltxa, ipurtatxa, ipurteatxa eo holako izen bat. Hor amerikanok esan zien "Bai, iputatxa badek eta holakon bat izango huan". Hua kaiyolan jarrita… kaletikan harek "iiii" ta aittuko zendun e! [Ez non zirikatzen], kaletikan aittuko zuela. geo bildurtuta neoni, "aittu ingo diye" ta. Etaatzen zun txistu bat kaiola arrimatzen baziñen…! Jana ematen niyon ta saria ondo ixte ez zala izango zan edo… —egun batetik bestera oillasko [hezurrak-eta] jaten zittun harek e! Bai!— ta egun baten falta. Han saria nunbait pixkat obligatu ta harek alde in zien, alde in zien. Pena haundia harek eman zian! Bi liznek, arra-emek, harrapatuta kaiyolan batea eukitakok dittut. Ta gure etxen mutillak kejatu in zian gauen, haik burrukan, kanpotik katu hotsa "miau" ta "mii" ta "mau". Ume bat in in zun bertan, bai, denboaik gabe… in zun.

Egilea(k): Urtzi Reguero

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia