Donostia (Gipuzkoa)

Kilkerren orfeoia etxeko sukaldean

Kilkerren orfeoia etxeko sukaldean <p>Aita herriko medikua zen, eta etxean zuen kontsulta. Kilkerrak etxeko sukaldean. Orduko entretenimenduak: frontoi zaharrean pilotan, mendira... Kilkerrak harrapatzeko hiru modu aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-130-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita herriko medikua zen, eta etxean zuen kontsulta. Kilkerrak etxeko sukaldean. Orduko entretenimenduak: frontoi zaharrean pilotan, mendira... Kilkerrak harrapatzeko hiru modu aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero beste kapitulo bat edo beste atal bat ziren kilkirrak. Gure etxea, barkatu, gure aita herriko medikua zen eta pasatzen zuen konsulta etxian, ez zan oain bezela anbulatoiyuan, baizik eta etxian. Eta nik harrapatzen nituen ba kilkirrak, baiño... Eta etxera eramaten nituen, sukaldian jarri, eta hantxe askotan igual hogei poto e? Hogei poto bakoitza bere kilkirrarekin, ta "kri kri kri kri kri"; eta azkenian ba konsultara zetozenak eskandalizatuta "hau zer da?" eta hantxe orfeoia, kilker-orfeoia. Holako kontuak.
- Eta zure aitak...
- Garai hartan ez zegoen gaur eguneko gaztek badabiltza makinatxoekin eta "play station" eta holako zeak eta garai hartan ez zegoen hori. Bakarrik zegoen frontoia, ez hau, oain berritu dutena, o berriya, ez frontoi berri hau, baizik eta zaharra, askoz politagoa zan; hau praktikoa noski, baiño zan pixka bat oteizaren eskulturaren antzeko ba hoietako bat. Eta hortxe ibiltzen giñan pelotan frontoian, eta hor ez zanean ba mendira edo zelaietan barrena kilkirrak edo erreketan eskaluak eta holako kontuak.
- Eta kilkirrak nola harrapatzen ziran?
- Ba beira, hiru metodo ezautzen ditut. Bata ba ziriya sartu, lazoa, eta pixka bat kili-kili batzuk eragin eta halako batian, asmatzen badezu, ba aterako da. Gero askoz traketsagoa erabiltzen genuen beste metodo bat eta hori zan pixa egitea zulora eta hantxe aterako zan ba ittoko ez bazan. Eta gero hau bai metodo infaliblea zan, eta zan badakizu batzutan nola txingurriek egiten dituzten beren kabiyak, lurrezko kabiyak, eta badira beltzak eta gorriyak. Beltzak ez, gorriyak hartu, hoitako mokor bat lur hartu, tartian zea txingurri gorriyak, eta hartu eta eraman zulora eta ate aurrean jarri. Eta halako batian ba txingurri hoitako bat jungo da zulora, topatuko da kilkerrarekin, eingo diyo kosk eta ateratzen dia ziztuan. Metodo hori da...
- Eta zuri txingurri gorriyek ez zizuten kosk egiten?
- Ez, ez, ez, ez, ez. eskuan ez. Eta gero han sartzen ez bazian, ba lasto batekin gidatu eta halako batian sartzen zian, eta bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia