Donostia (Gipuzkoa)

Txolarrea, etxeko poza

Txolarrea, etxeko poza <p>Putzueta baserrian habi batetik bi txolarre hartu zituen, eta bat etxean hazi zuten. Etxeko poza zen. Bueltan etortzen zitzaion eskura. Aitaren burura ere joaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-130-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Putzueta baserrian habi batetik bi txolarre hartu zituen, eta bat etxean hazi zuten. Etxeko poza zen. Bueltan etortzen zitzaion eskura. Aitaren burura ere joaten zen.

Transkripzioa

- Gero, gogoratzen naiz hoitako zea... egun batian, ba, jun nitzan Putzueta izeneko baserrira. Putzueta oain berrituta dao, biño basarri zaharra bazegoen. Eta harrapatu nituen kabi batetik bi patxori. Bi txolarre edo bi pareta txori. Eta eraman nituen etxea, eta bat hil egin zitzaigun, biñon bestia hazi egin genuen. Eta zan, joe! Gure etxeko poxa e! Egitan. Oso lotsagabia zan, eta ibiltzen zan... jartzen nuen hemen behatzean, eskuan, eta botatzen nuen eta berriro buelta.
- A, bai e?
- Bai, bai, bai. Eta goratzen naiz gure etxeko arraskan nola bañatzen zan aldian behin edo egunero. Eta hartik, handik beti juten zen zuzenean aitaren burura. Aita burusoilla zan e, eta beti eta... grazia eiten ziyon aitari. Eta ez zuen gaizkitzat hartzen. Eta holako kontuak.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia