Zarautz (Gipuzkoa)

Eskolako kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-108-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolan non ibili zen kontatzen du. 14 urtera arte egon zen ikasten. Maistren izenak aipatzen ditu, eta moja onak zirela esaten du. Ez zuten txangorik egiten eskolarekin. Gurasoekin ere ez ziren txangotara joaten. Eskolako lagunak aipatzen ditu.

Transkripzioa

- Eskolara joaten al ziñen?
- Bai, juten nitzan eskola.
- Noa?
- Noa? Aurrena hasi nitzan, este… Txapelaunditan, txapelaunditan, eta geo herriko eskolan ibili nitzan. Ta oso ederki.
- Zenbat urtera arte egon ziñen eskolan?
- Hamalau urte arte.
- Esango al diguzu monja baten eo izena […]?
- Bai, gaiñez oso oso monja onak izan nituan: bat izena zun Sor Rosa; ta bestiak Sor Isabel; eta beste bat Sor Concepción. Bazian, bai!
- Orduan iten ziñuen ikastolatikan eskurziyoak eta hola kanpoa?
- Ez, ez, behin akordatzen naiz, este, herriko eskolan naola, Santa Kutzea eraman ziguen, Santa Kutzea. Ta oso ondo pasa giñun, baiño beste ez zan eskurziyoik iten iñua.
- Gero, ba, aitakin ta hola... Aitakin ta nonbaitea juten ziñezten? Igual egunpasa o nunbaitea?
- Ez, ez, ez giñan juten. Beti hemen eoten giñan.
- Eskolan zein zekazun laun haundiyena?
- Ba, nun launa oso haundiya Maria Dolores Letamendia nun. Eta uaiñ’e uaindik’e bea det launik onena.

Egilea(k): Yolanda Cuenca

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia