Errenteria (Gipuzkoa)

Haurtzaroko oroitzapen onak

Haurtzaroko oroitzapen onak <p>Haurtzaroko oroitzapen onak ditu Juanitak. Eskolako moja euskaldunak ditu gogoan, baina hamabi urte betetzerako eskola utzi eta lanean hasi zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-049-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Haurtzaroko oroitzapen onak ditu Juanitak. Eskolako moja euskaldunak ditu gogoan, baina hamabi urte betetzerako eskola utzi eta lanean hasi zen.

Transkripzioa

- Gerra aurretik…
- Ez, nik gerra aurretik… nere anaia han jarri zen ta bai, gue… nola esaten da? Ttikitasuna? Leike hola esatia? Ona izandu zen neria behiñipin, nahiko ona.
- Haurtzaroa? Ume garaia ona?
- Bai.
- Ta zu eskolan…?
- A! Eskolan, bai, euskeraz. Monjetaa juten giñan, ta orduan monjak ere zien, ba… monjak eta prailliak eskola nahiko… Bai. Ta euskeraz itten genuen dena, biño gero ya bukatu in zen.
- Eta monjak, orduan, bazekien euskeraz?
- Bai, bai.
- Eta nungua zan ba?
- Monja? Ez dakit, ez naiz bate gogoratzen. Monja asko zien han. Frantsesez-ta ematen zuten. Ez dakit, ez nizuke esango. Gezurra ez dizut esango. Hori bai ez dakittela.
- Eta zer ikasten zenuten?
- Dotriña asko. Dotriña asko. Eta, gaiñea, nik… nola esaten da? Erdaraz esaten dute “las lecciones básicas”, utzi in behar izan nun.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia