Errenteria (Gipuzkoa)

Aita Kartzelan eta Juanita lanera

Aita Kartzelan eta Juanita lanera <p>Aita lau urtez preso izan zuten Ondarretan. Ama etxe-garbitzen ibiltzen zen eta laster batu zitzaion Juanita bera ere, 9-10 urte besterik eduki ez arren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita lau urtez preso izan zuten Ondarretan. Ama etxe-garbitzen ibiltzen zen eta laster batu zitzaion Juanita bera ere, 9-10 urte besterik eduki ez arren.

Transkripzioa

- Zegatikan gu gero, gerra hasi zen, Bilboa jun giñen, handik etorri eta aitta belaxe eman zuten, esan dizuten bezela…
- Kartzelara?
- Kartzelara.
- Nora eraman zuten?
- Ondarretaa. Lau urte pasa zittun han. Asike gero nahiko lana. Eta orduan nik nittun, ba, beetzi-hamar urte. Ta amak lan asko in behar zun. Ni zaharrena nitzan eta, ahal genun bezela, gogor bizittuak. Biño…
- Amak zer in zun aurrera ateratzeko?
- Interina esaten genuen, etxetara; etxe batera, bestera… Eta ni´re gero izebana jun nitzan, hamabi urte nittula, biño dirua ekartzea.
- Neskame?
- Neskame. Neskame.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia