Errenteria (Gipuzkoa)

Hamalau urterekin Errenteriako Pekin fabrikara lanera

Hamalau urterekin Errenteriako Pekin fabrikara lanera <p>Hamalau urterekin Errenteriako Pekin lantegian hasi zen beharrean eta bertan jardun zuen ezkondu bitarte. Gerora ere hainbat lanetan aritua da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamalau urterekin Errenteriako Pekin lantegian hasi zen beharrean eta bertan jardun zuen ezkondu bitarte. Gerora ere hainbat lanetan aritua da.

Transkripzioa

- Eta beelaxe hitz ein genuen fabrika batian. Pekin. Ez dakit aittua dakazun. Errenteriyan famosua izandu zen hua´re, Bueno, gehienak famosuak zien Errenteriyan. Hamalau urte in nittunian, bezperan deittu ziaten. Ni txoratu nitzan, txoratuta. Handikan, hamasei urte in dittut han, ta handikan ezkondu.
- Ta zein zan zure lana Pekin fabrikan?
- Danatik: “tornillaje”, “baquelite”… denetik. Hola, gauz preziso bat… Denbora asko egondu nitzan ni tornillo batzuek itten. Pollitta zen, nahiko polllitta zen. Biño garbiya ez, e? Biño… bueno, han ondo egondu giñan. Lagun asko giñan, gaztiak, “muchos pajaritos”… Biño lan asko in behar genuen. Handikan atera´re ta nahiko lana in nun nik gero, e? Ofizinak garbitzen ta denetik, denetik.
- Ta han, Pekin fabrikan, neskak asko ziñeten han lanian?
- Bai, fabrika haundia zen. Bai. Mutillak eta neskak. Nik uste dut neskak gehio izango giñala. Pentsatzen det, e. Ez dakit. Haundiya zen. Biño gu, badakizu, gu beti leku batian, eta goikuak… denak izautzen giñan, danak, biño gue bizimodua gue lagunakin eta gue planak itten genittun gue lagunakin.
- Eta legez posible zen hamalau urtekin lana itia?
- Bai. Nere senarra sartu zen, jakingo duzu /jakingozu/ zuk, “de botones” sartu zen litografi batian. Eta emen zen… bueno, nik izautzen nuen, zeatikan ni bizi nitzan onduan lana itten zuten han. Eta sartu zen, usten dut, hamabi urtekin. Gero eskolara joaten zen, biño lanian ya. Klaro, esan emen zuten gezura. Bea zea emen zen, mutil kozkorra, ta, klaro, egondu zen bi urte, ba… hamabi urtekin. Han bazakiyen, e! Biño bai, posible zen, posible zen. Guk hamalau. Zergatik ni gogoratzen [nak] esan geniyola hamahiru urte nittula eta noiz itten nittun hamalau. Ta […]. Ez ziaten belaxe deittu, biño oso axkar. Lana orduan oso aisa izaten zen, gaiñea. Buu! Bai. Ez, biño ez… ni […] ez, e? Beti konforme egondu naiz han. Bai. Zegatikan behin biño gehio esaten genuen: “Frantzira jungo gea! Oso lana polittak emen dia han”. Biño ez, ni ez nitzan mugitzen hortikan. Igual ari naiz txorakeriyak esaten.
- Ez, ez! Oso ondo ari zea.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia