Zarautz (Gipuzkoa)

Herriaren antolaketa lehen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Beren etxea nolakoa zen eta non zegoen azaltzen du. Lehen ere bazegoen Musika Plaza, eta dantza egiten zen han. Taberna asko zeuden plazan orduan ere, baina jende gutxiago ibiltzen zen tabernan. Soziedadeak ere bazeuden ordurako, eta izen batzuk aipatzen ditu. Eliza berri bat egin da Zarautzen bere txikia zenetik.

Transkripzioa

- Basarriyan bizi ziñazten?
- Ez, ez zan basarriya; oso itxe polita zan. Txalet bat bezela zan. Baiña fabrikan onduan bizi giñan. Zeatik gure aita zan hango… Nola esango nizueke? Iya han hantxe aintzen zuna beak.
- Lehen plaza Musika ba al zegoen?
- Baaai, bai, bazeon.
- Ta musika ta hola ematen zuen?
- Baaai, txistua, ta banda, ta orduan banda izaten zan.
- Ta dantza egiten al zenuten neskak?
- Bai. Baiña ya txikitan ez e? Uaindik ez giñan jetsi’re iten. Ya, geo ya, neska koskorrak pixkat hazi giñanian, orduan bai.
- Ta taberna asko ta zeuden, oain bezela? Plazan ta…
- Baaaai, bai, bai. Uain asko daude lenokuak e?
- Ta jendia… jendia uain bezela ibiltzen zan tabernan ta hola?
- Ez, ez, ez, ez.
- Gutxiyo?
- Gutxiyo, bai, gutxiyo.
- Leno zer zian gehiago: tabernak ala sagardotegiyak?
- Aizu! Danetik zeon, ta baiño nik uste det taberna geyo zala.
- Zearik ba al zegoen, soziedaderik o…?
- Baita, bazeuden, bai. Uain dauden soziedadiak’e ya lenokuak dia.
- Esango dituzu izen batzuk?
- Ba, Arkaitzmendi; bestia, nola dia ba hoyek, Trinidade kalian daben hoyek? Momentu hontan ez naiz akordatzen.
- Elizak leno zeudenak leno zeudenak uain badaude o badao oain berri bat?
- Berriik, bai, badao. Bai, berriya in zuen hor, Santa Klara aldian o in due bat berriya. Beste gaiñuntzian ez, lenokok eongo dia.
- Santa Barbara juten ziñazten?
- Baai, askotan gaiñeaz. Asko gustatzen zitzaten Santa Barbara iyotzia.
- Uain baiño geyo ematen zuen han eliza?
- Ez, meza beti bezela eman ditue, baiño gutzako eskurtziyo bat bezela zan arratsaldian hara jutia.

Egilea(k): Yolanda Cuenca

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia