Zarautz (Gipuzkoa)

Hondartzako aldagelak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-111-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hondartzako aldagelei buruz hitz egiten dute, eta nola jasotzen zituzten marea igotzen zenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (M) Ba, kaxeta habek, bakizue, kaxeta habek, ba, urertzeaiño juten zian maria bihian zeonian, noski, ba, beheraiño…
- (I) Bultza ezkeo…!
- (M) Eta maria goya gora zetorren bezela, kaxetak’e jaso iten zian gora, jaso iten zian, eta zituen pirrillak eo erruedak…
- (P) Errueda astun batzuek…
- (M) Astun batzuek, zabalak, hondarrian ez sartzeko egurrakin iñak, ba, zabalak…
- (P) Beinte zabaleko o hola…
- (M) Ba, horrelako zabalak bai, horrenbesteaiño, beinteaiño ez zian izango beiñepin han nunbait; eta, ba, hayek, ba, goraiño jasotzen zian; eta baita maria goratzen zanian arranpalak bazeben, eta goiko malekoia deitzen zakon koxka horrei. Uain malekoi ederra dakau guk, orduan ez bezelakua, zeatik ordutikan asko zabaldu da, asko…! Baiño gora jasotzen zian hayek…
- (I) Itxasuak agintzen zunian!
- (M) Eaa… hori dek arrazoya!
- (I) Itxasuak agintzen zunian, zergatik itxasua arratsaldian, hi! Paeteaiño juxtu-juxtu aillatuko baldin bada, eta bitartian edo ekarri in baldin baik, haunditu in baldin badu, itxasua kaskartu in baldin badu, gaiñea juten zan, eta guk… zeara… kaxetak goruo.
- (E) Arranpan behetik gora’re Bixkonde kaleaiño.
- (I) Bai, iya zearaiño…
- (P) Arranpalan behetik gora.
- (E) Bixkonde kaleaiño [...].
- (I) Altunaneko dendaiño iya.
- (M) Gaiña hori bakarrik ez… Oso detaille polita zan, kaxetak’e pintatuta zeuen, been koloriak zituen baiñeruak, been bandera balue bezela…
- (I) Bakoitzak bere koloria!
- (M) Bakoitzak bere koloria: Paulinonak zuen zuriya, ta…
- (P, E) Horiya, horiya ez al zan ba!
- (M) Horiya ta gorriya al zuen hayek? [...] gorriya. Ba! Ez naiz goatzen oain ondo detaille hori, baiño Txilikunekuak zuen txuriya ta urdiña,
- (I) Urdiña.
- (M) Eta…
- (P) Paxkualitak’e baetz uste det.
- (M) Paxkualita baiño lenuo dao Etxabe. Zuenak Etxabe hituan!
- (I) Epelde Etxabe, bai… Balentin Etxabe.
- (M) Bai, Etxabenekuak ze kolore zuen…
- (E) Berdia, orlegi, zea, orlegiya! Orlegiya, berdia!
- (I) Berdia, bai! Baiña geo panelak, ordia, horrelakuak o, zuriyak…
- (M) Noski, panelak zuriyak eta...
- (I) Armazoia berdia.
- (M) Eta Paxkualitanak’e bazuen, ba, been koloria…
- (Denak) Urdiña! Urdiña zuen hayek!
- (M) Urdiña, berriz, hayek! Aitu al dezu e?

Egilea(k): Agurtzane Loiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia