Zarautz (Gipuzkoa)

Udatiarrak eta haientzako zerbitzuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-111-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Udatiarrak iristen zirenean, herritarrak borrokan aritzen ziren udatiarrak haien etxeetara joan zitezen. Getariara bidean zeuden "Baños Calientesei" buruz hitz egiten du. "La Perlak" ere nola funtzionatzen zuen azaltzen dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (E) Hayek juten hituan estaziyoa, beraneantiak bazitxakiyen, bakoitzak bazitxakiyen zein famili eta noa… Itxiak geyenak beak alkilatzen ziyen hayek… alkilatu beak! Eta hayek bazitxakiyen noiz etorriko zan, ta zein pamili ta dana. Eta ertetzen zian, estaziyuan eoten zian baiñerak beti, e? Eta jeixten zan maletakin, ta han bat lotzagabe samarra zan, zea hori, este, Paxkualita, Joxe Mari…
- (I) Lotzabiena!
- (E) Lotzabia. Eta beria izan ez hartzen… “Hi! Hori neria dek!”, eta bestiak eta han dia, zea, etortzen zana bean hanka onduan gelditzen huan, tente gelditzen huan, ze arrayo ote zan; bestiak erdi burrukan hantxe biyak, batak tira ta bestiak tiraka maletai, ta hola! Askotan.
- (M) Ba, Zarautzen garai hartan bazian, ba, “Baños calientes y duchas” ta, eta jendia kanpotik eta etortzen zan, itsasoko ur berua baizan; eta hor, Getai bidian, “Baños calientes” xemenekua...
- (P) Patxi, Patxi Xeme...
- (M) Xemenekua zan, Inoxenxio uste det zala. Inoxenxio, bai.
- (I) Han’e bahuan Inoxenxio ta...
- (M) Aita, aita, aita ta ama... Ba, han, itxe hartan ura jasotzen zuen bonbakin, eskuz jasotzen zuen, bonbakin ura gora. Ta goyan, ba, bazeuzken bere kalderak eta ura berotzeko; eta hantxe, hiru, hiru kuarto, hiru kuarto zeuzken been baiñerakin. Ta hara juten zan jendia, “Baños calientes” hoyek hartzea,
- (I) Reuma zakaelako.
- (M) Reuma o zea zakaela ta, meikuak eta aginduta, ta...
- (P) Kanpotik etortzen zala jendia.
- (M) Geo, La Perlan’e bazan beste bat; eta hayek ura jasotzeko, kostan erdiyan han zeuken alkatxofa bat, osea, nola esango det, ba? Ba, ura hartzeko ta maria goyan zanian betetzen zan deposito bat, La Perlan, La Perlan bazuen han hondar baztarrian deposito haundi bat; eta hura betetzen zan urez maria goyan zanian. Eta geo jasotzen zuen ura, ur hura jasotzen zuen gora, berotu, ta “Baños calientes de agua de mar”, e? Ba al dakizu?

Egilea(k): Agurtzane Loiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia